Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Publizitateak, bere ekintzen bidez, patologiaren mugaraino areagotu du kontsumoa, eta halaber, alienazioa eta frustrazioa sortu ditu kontsumitzaileengan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Mundu lasterberrituegi honetako mila logos ergel euskaiñol xuriz janztean, areagotu baizik ez dugu egin euskaldunon alienazioa; erdal gorputzari aurikularrak kendu eta euskal soinekoari belarritakoak paratu nahi bagenizkio bezala edo sumatzen da bazter guzietan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 91. orr.
Merkatuaren diktadura ezarri da, edukien degradazioa eta audientzien alienazioa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 33. orr.
Barne-proletalgoaren alienazioa, azterlan honen lehenagoko zati batean aurkitu dugunez, zibilizazio baten desintegrazioaren sintomarik nabariena da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.
Guztiz errealak dira, hala ere, bertan islatzen den egunerokotasunaren hainbat alderdi: adibidez, lanaren alienazioa, edo protagonistak gauero telebistaren aurrean biltzea eta hor komentatzea eguneko kontuak eta gorabeherak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.
Ezberdintasunaren, laneko alienazioaren, komunikabideen manipulazioaren edo injustizien aurka borrokatzeko gakoak eman nahi izan dituela bere bizian zehar, oraingoan, borroken zergatiak eta jatorriak esplikatu nahi ditu. Berria - Kultura 2004-02-26
Besterik egitea bere buruari -Guzmudenari- eta barren-barrengo sentikizunei uko egitea zatekeen; berebiziko alienazioa, era zientifikoago batez esatearren. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 42. orr.
Etxerako bidean, afektibitatea, sexualitatea, emakumearen zapalketa, familia... beste modu batean bizitzeko aukera alienaziorik gabeko bat imajinatzen saiatu ginen etorkizunera begira. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 172. orr.
Japonia modernoaren alienazioari buruz idatzi zuen. Berria - Kultura 2006-04-18
Horietako baten arabera, gurasoen alienazio sindromea deitua oinarri hartuta, hainbat erakundetatik saihesteko deia eginda badago ere, hainbat kasuren sinesgarritasuna bazter uzten da. ETC-prentsa Berria, 2019-02-24
alienazioa eta (3)