Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Aspaldi esan nizuen nire printzipioek eragozten didatela egunero lan alienatzailean jardutea. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 130. orr.
Molinarenak ez zuen esperientzia pertsonalaren usainik, bere borondate onenarekin kantatuko zuen akaso baina meatzari zapalduak kontentu edukitzeko egina zirudien abestiak, frankismoko politika alienatzailearen barruan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.
Inbidiatan habil, ez duk jasaten hi behar alienatzaile horretatik lur jota itzuli eta ni pozik ikustea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 66. orr.
Errepika duzu alienatzailerik boteretsuena, eta inperioak, txiki edo handi, atsegin emanez bezala, sartzen dizu belarrizulotik oharkabean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.