Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alienatu, aliena(tu), alienatzen 1 du ad pertsona edo talde baten nortasuna kanpoko faktoreek edo eragileek mugatu edo baldintzatzea.

Egun hartan psikologikoki bortxatua izana nintzen, eta alienatua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Hain nintzen orduan idealismoek alienatua non gogoeta komun horien ahalge bainintzen, zorroztasun moralari uko egiten banion bezala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

Beste batzuetan barbaroak izaten dira, zibilizazio batetik, zeinetarantz grabitatzen baitute beraiek, moralki alienatuak: beste era batera esanda, kanpo-proletalgo bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Merkatu-ekonomian, gizakia ez du soilik lanak ustiatzen eta alienatzen, produktoreen eta saltzaileen aldetik ere, nolabaiteko merkataritza-ustiaketa jasotzen baitu, eta ondorioz, alienazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Guztiz alienatutako burges txikiak baino ez daude, Berlusconiri eta botere politiko mafiosoari onespena ematen diotenak.  Berria - Kultura   2004-01-27

2 (era burutua izenondo gisa)

Kontsumo alienatu eta konpultsiboa eritasun baten sintoma da, zibilizazio baten eritasunaren sintoma.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Kontsigna eta panfleto merkeetara jo zuen jendeak, jarrera alienatu eta alienantea zegoen, eta epe laburrera begiratzen zen.  Berria - Kultura   2004-12-01

Horixe zen gure arrazoibidea, eta, une hartan iritzi alienatua eta okerra izan arren, oraingo perspektiba historikoarekin, langabezia eta miseria sortu eta gero, ezin esan arrazoia falta zitzaigunik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Horren ondorioz, Japoniak ez zuen pairatu ez subiranotasun alienatu baten traumatismoa, ez Mendebaldeko produktuen oldeak bertako industria arpilatzea, ez europarren sarrera basatiak demografia hankazgoratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Nola gizaki moderno alienatuak bere burura bidea aurki diezazukeen naturan, Pasaia inguruko mendietan behinik behin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.

Iduri du alienatuak direla, bere baitarik ezin deus asmatu ahal izanez eta ustez zenbait bakarrek, apez edo edozein buruzagik, badakitela zer pentsa eta zer egin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.

Trena da iraultza industrialak ekarri zuen bizitza-estilo alienatuari plazerezko etekinen bat ateratzeko aukera bakarrenetakoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alienatu eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus