Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alibi iz salatua izan denak aurkezten duen agiria, delitua egin zen tokian eta orduan bera beste nonbaiten zegoela frogatzeko. ik koartada.

Amak bere testigantza gehitu zien nik jarritako alibiei: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Kontua duk hilketaren susmagarri bakarra nintzela, ez neukala Greta hil zuten momentuan non egon nintekeen argi zezakeen alibirik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Gero alibi luze bat aletu zuen, hura hamaika bider entzuna ez banu bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 24. orr.

Ni eta Greta opor-etxe baten bila ibiltzeak adierazten-edo zuen harremanen egonkortasuna ere ez zitzaidaan alibirik onena suertatu: lekuko batek zer esango, eta egun batzuk lehenago Gretak eta nik eztabaida sutsuan jardun genuela Piazza della Scala ondoko kafe-etxe batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Halatan, alibi egoki-egokia izango nuen egun hartan Tenshi jaunaren bulegoan egingo nituen orduetarako.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus