Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aliatu, aliatu(tu), aliatzen 1 da/du ad interes komunak defendatzeko batu.
2 (era burutua izen edo izenondo gisa)

Aliatuak Sizilian sartu dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Agorrilaren 15ean, Andre dena Mari egunean, Marsella ondoan, Normandian egin zen bezala, lehorreratu ziren aliatuak.  Herria   2004-09-30

Oren bat berantago, gure burdin-bide hau Aliatuek moztu zuten eta denak hor berean sarraskituak izanen ginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Afganistan "laguna eta aliatua" dela gaineratu zuen Bushek.  Berria - Mundua   2006-03-02

Gure aliantzak aurre egitea baino gehiago lortu du, zabaldu eta hazi egin baita; gaurdanik 26 aliatu gaude, bata bestearen segurtasuna eta lurralde osotasuna zaintzeko konpromisoa hartua daukagu.  Berria - Mundua   2004-04-03

Ia denen etsai eta ia denen aliatu izan da azken urteotan.  Berria - Mundua   2004-09-14

Denak logela berean, denak lerroturik, aliatu diren bi armada txiki bezalaxe, bat eginda aspaldiko arerio zahar bati aurre egiteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 238. orr.

Roosevelten Etxe Zuriak galdatu zien hara joatea, haren aliatu Txiang Kai-Shek eta honek boterea eskuratzeko lehian zituen aurkariei buruzko inteligentzia-informazioa bil zezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Legebiltzarreko bozeramaile eta milizien aliatu Sharif Hassan xekea ez zegoen ados.  Berria - Mundua   2006-01-06

Euskotarren ahaleginek huts egin zuten, beren aliatu ustez nagusi Ameriketako Estatu Batuek ez baitzuten ezer egin Espainian erregimen aldaketarik, artean behintzat, gauzatu zedin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.

Gustu garratz bezain sotil bat gozatzen ote zuen bereizkuntzaren legeei ez jaramon eginik; ez ote zen, finean, isilpean, aliatu bat, nigan aliatu bat bilatzen zuena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.

Zapatero formula berarekin etortzen baldin bada hona, Artur Masekin egin duen argazki bera bilatuko du CiUren euskal aliatuarekin, EAJrekin alegia.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Kazan izan baitzen mundu iraniko musulmanaren ipar-ekialdeko gotorlekua, eta hura erori ondoren ez zegoen oztoporik -oihana eta izotza izan ezik, kosako nomada borrokalarien ohiko aliatuak- errusiar Kristandade Ortodoxoaren aitzindari haiei Uralak igarotzea eragozteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

India, herrialde aliatua den heinean, abantaila nuklearrak ditu ituna urratu duen arren.  Berria - Harian   2006-02-03

Eskarmentu luzeak erakutsi zionez, bere larruazal berez beltzaranak hobeki erakartzen zituen soldadu aliatuak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Terraza haietan emirraren gortea kokatuko zen, eta, haren ondoan, khan aliatuak, khanerrietako goi agintariak eta Turkestango subiranoen haremak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Aliatuek Alemaniako Ruhr aldea okupatzen zuten bitartean Estatu Batuak hasi ziren parte zuzena hartzen Erdialdeko Ameriketan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

Hamar egun lehenago, amore emateko exijitu zioten aliatuek Tokiori, Postdameko Deklarazioan.  Berria - Mundua   2004-08-08

Bigarren Mundu Gerra amaitzeko bost hilabete falta ziren argazkiak atera zituztenean, eta indar aliatuek aurrera egiten zutenez, agintari naziak sarraskia areagotzen ari ziren.  Berria - Kultura   2004-01-20

Bigarren Mundu Gerra amaitzeko bost hilabete falta ziren argazkiak atera zituztenean, eta indar aliatuek aurrera egiten zutenez, agintari naziak sarraskia areagotzen ari ziren, Williamsek azaldu duenez.  Berria - Kultura   2004-01-20

Esan zuen aliatuek naziekin jokatu zuten bezala jokatu behar dela haiekin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

"Gerla Handi" horren ondotik, amerikanoen laguntzarekin, frantses eta ingeles aliatuek gaina hartu zutelarik, 1918an, Georges Wilson Ameriketako presidenteak berriz aipatu zituen aspaldiko Nazionalitateen printzipioa eta Populuen Autodeterminazio Eskubide agertu berria, printzipio horien arabera antolatu nahiz Europako mapa berria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.

"Hitzak ekintza" bihurtzeko garaia dela esan, eta aliatuengana hurbiltzeko eskatu zion Bushi Massachusettsko senatariak.  Berria - Mundua   2004-05-26

Poliki-poliki, lausoki, doi-doi jabetuz gindoazen bakarrik geundela, ez genuela aliaturik berarekin konta genezakeenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Blairren aliatu leiala da Milburn eta ika-mikak izan zituen Brownekin ministroa zenean osasun sisteman eginiko erreformak direla eta.  Berria - Mundua   2004-09-10

Sasian, gerran bezala, inork ez du aukeratzen ahal laguna, etsaiak agintzen du norengana, nor hartu beharko duzun aliatu taktiko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Buruzagi independentziazaleak, presidente kargua hartu ahala, Flosseren gobernua Jacques Chirac Frantziako presidentearen aliatu hurbila ikertzeko ekimena abiatzeko agindu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-19

Lehen aldia da Washingtonek halako agindurik ematen duela urte luzez beren aliatu estua izaniko herrialderako.  Berria - Mundua   2004-07-06

Filipinetako oposizioak aliatu indartsuak baditu ere, Arroyok ez du sostengu makalik.  Berria - Mundua   2004-05-12

Europako kide eta aliatu garrantzitsu izan edo bazterrean geratzen garen erabakitzeko garaia da.  Berria - Mundua   2004-04-21

Erroman izango da gaur bertan eta Iraki eraso egitekotan aliatu sutsua izan duen Silvio Berlusconirekin hitz egingo du Joan Paulo II.a Aita Santuarekin bilera izan aurretik.  Berria - Mundua   2004-06-04

Erromatar elizaren lehen bulkada, esnatzen ari zen Mendebaldeko intelektoak Elizaren aliatu intelektual heleniko zaharraren aurka egindako erasoa gaitzestea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Australia izan da Washingtonen aliatu nagusietako bat gerra horretan.  Berria - Mundua   2006-03-17

Iraki burujabe izaten uzteko itxura handirik ez du Etxe Zuriak eta aliatu ohiek badakite.  Berria - Mundua   2004-06-27

Irango Gobernuak joan den asteartean gai nuklearraren ikerkuntzarako egitarauei berrekiteko hartu zuen erabakiak kezka sortu du Teheranen ohiko aliatua den Moskun ere.  Berria - Mundua   2006-01-13

Ankara Washingtonen aspaldiko aliatua da.  Berria - Mundua   2006-03-19

3 irud/hed

EAJko EBBko idazkari nagusi Josune Ariztondok EAri gogorazi zion gaur egun bi alderdiak "aliatuak" direla euskal gizartean, udal aginteak eta Eusko Jaurlaritzako gobernua osatzen dituztelako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Horiek baitira Janet Felden aliatuak: gitarra akustikoa eta ahots berezia.  Berria - Kultura   2006-04-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus