Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alias 1 adlag beste izenez.

Joan Azpilicueta alias Jaunxarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Teodoro, 54 urtekoa, alias Teo, alias IBM.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Eta berehala, hara Christian Aguerre alias Joanes Kaolin auzitegiaren aintzinean.  Herria   2002-09-05

Benetako ihesgin, benetako lapur, benetako hiltzaile dago kukutua orain Agirre'tar Nikola, alias Metxa, presondegi guztietako aittitte, ardirik gabeko sarobe baten pareta ostean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

Hans Rabener prusiar espiak (alias Viktor Runeberg) pistola automatiko batez eraso zion atxilotzeko ordena zekarkion Richard Madden kapitainari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Lau egunen buruan jakin zuen Herriak Jérôme Lafitte alias Txoko arrastatua, galdezkatua eta kartzelaratua izan zela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 71. orr.

Eratortze hori zuzena bada, basileus parean jartzen du kral hitzarekin, honek "errege" esan nahi duelarik hainbat eslaviar hizkuntzatan, eta jakina denez Karolus Magnus-en, alias Karlomagnoren, izenetik dator.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.

Gure moja, sister Grace, alias Mistress Saunders, alias Maureen, alias Dee, alias hainbeste gauza, esango nuke klub hartan Mistress Rivera zela eta Fernandoren emaztearena egiten zuela, saiatu eta saiatu egin zen Tracy gizartean egokitzeko, baina ezin izan zuen, ezta nik ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.

Gasteizko Fakultatean batzarra, alias asanblada Mendebaldeko itsasontziak, K.o. 1440 eta 1490 bitartean sortuak, aspaldi Mediterraneoan arraunez ibili zen "ontzi luzearen", alias galeraren, puntu indartsuak gutxienez ondorengo hiru belaontzi hauen ezaugarriekin elkartzen zituen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Polizia gizonei alias indar errepresiboei eskatzen zituzten hiru zuzenbide ezberdinekiko paperak erakutsiko nizkien eta "uufff" ikaratia askatuz pasatzera deituko ninduketen, hotz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

2 (izen gisa)

Ordezkariaren izena, George McAlpin, paper eta ziurtagiri guztietan ageri zen: Ripleyk erabili ohi zuen alias-a zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alias komandantea (10); alias komandanteak (3); genevako alias (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus