Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aliantza 1 iz interes komunak defendatzeko ituna; batasuna.

Gizarte zibilak, ordea, ez dira taldekatze hutsak, aliantzak baizik, eta horiek lortzeko guztiz beharrezkoak dira leialtasuna eta itunak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 58. orr.

Antagonismoa utzi eta aliantzak ere egon dira, bai jeltzale eta sozialisten artean (Ardantzaren gobernuak, adibidez), bai ezker eta eskuineko abertzaleen artean (Lizarra-Garazi), bai PP eta jeltzaleen artean (Aznarren lehen urteetan), bai PP eta sozialisten artean (terrorismoaren aurka).  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.

Gehiengo absoluturik ez, eta UPFAk aliantzak egin beharko ditu legebiltzarrean.  Berria - Mundua   2004-04-04

Demokrata Askeen Aliantzak, esaterako, botoen %5 lor ditzake, eta horrek sozialistei emango lieke garaipena, bi taldeak koalizioan baitaude.  Berria - Mundua   2006-04-09

Martin Torrijos PRD Alderdi Demokratiko Iraultzailea zentro-eskuinekoa eta PP Alderdi Popularra eskuinekoa biltzen dituen PN Aberri Berria aliantzaren hautagaia zen.  Berria - Mundua   2004-05-04

Zin egin duzue: zoazte orain emandako hitza betetzera, zuen erregearen, zuen lurraren adiskidetasunaren aliantzaren izenean!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 132. orr.

"Entzungor egingo diote Aliantzako buruek gure zentzuzko eskaerari?", galdetzen zuen guztiz etsita Sud Ouest-eko kazetariak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 90. orr.

Horretarako emakume kirolarien arteko "aliantza" behar-beharrezkoa dela uste dute.  Berria - Kirola   2004-12-12

Sri Lankako presidente Chandrika Kumaratungaren SLFP alderdiak aliantza bat osatzeko hitzarmena sinatu zuen atzo JVP Janatha Vimukthi Peramuna alderdi marxistarekin.  Berria - Mundua   2004-01-21

Justxenko Europako Batasunarekin eta Ameriketako Estatu Batuekin harremanak indartzearen aldekoa da; Janukovitx, aldiz, Errusiarekiko aliantza sendotzearen aldekoa.  Berria - Mundua   2006-03-26

Azken datuen arabera, presidenteak agintea gal dezake oposizioa aliantzan biltzen baldin bada.  Berria - Mundua   2004-04-28

Johannesburgek balio izan du gizarte iraunkortasunari eta ingurumenari loturiko arazo sorta bat iritzi publikoari aurkezteko; are gehiago, hainbat gizarte eragileren arteko aliantzak sendotzea ahalbidetu du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horregatik, aliantza global bat behar dela esan zuen, "limosna eskatu beharrean justizia eskari batean oinarritutako aliantza bat".  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Lau urteren buruan, enpresa erabat pribatua izan beharko du berriro ere, eta sektore estrategikoetan beste enpresa batzuekin aliantza finkoak izan beharko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

FDPko presidente Guido Westerwelleren hitzetan, hiru alderdien arteko aliantza eraginkorra izan da.  Berria - Mundua   2004-05-25

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan lortutako emaitza kaskarrek ahuldu egin baitute bere alderdi Forza Italiak, UDCko demokristauek, eskuineko Aliantza Nazionalak eta Lega Nord federalistek osatutako gobernua.  Berria - Ekonomia   2004-07-06

BJP Bharatiya Janata Alderdiak zuzentzen duen Aliantza Nazional Demokratikoak eskuin abertzaleko 22 alderdi hinduista daude bertan Legebiltzarrerako hauteskundeak galdu zituen atzo.  Berria - Mundua   2004-05-14

Inkestek botoen %53-56 inguru jasoko dituela diote, eta Traian Basescu aliantza liberal-demokratako hautagaiarentzat %44-47ko emaitza aurreikusten dute.  Berria - Mundua   2004-12-12

Auzune aberatsenetako burgesiak, patronalak, CTV sindikatuak -seguru asko, Amerikan dagoen ustelduenak-, eta masa-hedabide handienek osatu zuten aliantza neokontserbadorea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.

Aliantza militarrari ezinezkoa izan zaio barne zauriak ixtea.  Berria - Mundua   2004-06-30

Osatzekoa den gobernu berriaren buru jarraitzeko Al Jaafari hautatu duen Irakeko Aliantza Batua xiita erlijiosoen koalizioak, aldiz, 128 diputatu dauzka.  Berria - Mundua   2006-03-03

Hind al Naim Kjaer IPA Irakeko Aliantza Patriotikoko ordezkaria da Danimarkan.  Berria - Mundua   2004-11-17

Bi dira hautagai nagusiak: ARENA Aliantza Errepublikano Nazionalista eta FMLN Askapen Nazionalerako Farabundo Marti Frontea.  Berria - Mundua   2006-03-12

NATOko Kontseiluaren bilera horretan parte hartu baldin bazuen ere Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek, Moskuk nahiko begi txarrez ikusten du lehenago bere eraginpean ziren herrialde batzuk Aliantza Atlantikoko kide izatea.  Berria - Mundua   2004-04-03

Bosnia-Herzegovinaren egonkortasuna bermatzeko betebeharra izango duen Europako Batasunaren EUFOR indarrak NATO Aliantza Atlantikoaren segida hartu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-12-03

3 (hitz elkartuetan)

Aldi bakoitzean, posizio hegemonikoaren beheraldiarekin batera, nazioarteko aliantza-sistema ere hondatu zen eta herrialde lehiakideak sortu ziren: Ingalaterra eta Frantzia XVIII. mendean, Estatu Batuak eta Alemania XX. mendearen hasieran, Europar Batasuna eta Japonia XX. mendearen azken laurdenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Israelgo Alderdi Laboristako buruzagi Simon Peresek "lehen ministroaren erretiratze plana gauzatu ahal izateko" onartu duela gobernu aliantzan sartzea esan zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-12-19

Asteartean Nazio Aliantza Tamila (TNA) alderdiko hautagai bat hil zuten ekialdeko Batticaloa hirian.  Berria - Mundua   2004-04-02

Herri Aliantza Iraultzaile Amerikarreko hautagai.  Berria - Mundua   2006-04-26

Horren aurrean gizarte aliantzak behar ditugu, eta borroka zabal bat kultura, politika eta gizarte alorretan.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

4 ezkontzako eraztuna.

Maria Sara doktorearen eskuek ez dute eraztunik, ezta aliantzarik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 136. orr.

Aitonaren urrezko aliantza gure arrebak hartu zuen ezkondu zenenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Laster ezkontzeko itxaropenez dabiltzan bidaiari bakartiei, patrikara eskua sartu eta giltzak biltzen dituen uztaitxoan hatza sartzean aliantza-eraztun bat eta konpromiso inexistente bat imajinatzen baitute.`  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.

5 aliantza militar

Astelehenean Irakeko indar armatuak NATOk trebatzea hitzartu zuen aliantza militarrak.  Berria - Mundua   2004-06-30

6 marka aliantza (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Marka aliantza: bi marka ezberdinen batura da, beste produktu bat sortzeko asmoarekin. Teknika honen helburua errentagarritasuna lortzea izan ohi da. Adibidez, Milka eta Lu ateratako txokolate barra. ETC-entziklopedia   Marka, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko aliantza (4); aldeko aliantzak (3); aliantza atlantikoak (9); aliantza atlantikoan (3); aliantza atlantikoaren (4); aliantza atlantikoko (7); aliantza bat (9); aliantza batua (9); aliantza batuak (10); aliantza batzuk (4); aliantza behar (3); aliantza berri (3); aliantza da (4); aliantza egin (6); aliantza egitea (3); aliantza estrategia (3); aliantza estrategikoa (3); aliantza eta (5); aliantza hautsi (3); aliantza honen (3); aliantza hori (3); aliantza librea (7); aliantza libreak (5); aliantza librearen (3); aliantza libreko (4); aliantza libreko eal (3); aliantza nazional (5); aliantza nazional demokratikoak (4); aliantza nazionala (4); aliantza nazionalak (3); aliantza nazionaleko (4); aliantza osatu (3); aliantza patriotikoko (3); aliantza politika (5); aliantza politikak (3); aliantza politikoa (4); aliantza politikoak (4); aliantza politikorako (3); aliantza politikorako ateak (3); aliantzak eta (3); aliantzako kide (4); arena aliantza (3); arteko aliantza (20); da aliantza (5); duen aliantza (6); eta aliantza (8); eta aliantzak (3); europako aliantza (24); europako aliantza librea (7); europako aliantza libreak (5); europako aliantza librearen (3); europako aliantza libreko (4); g aliantza (3); gobernu aliantza (5); gobernu aliantza hautsi (3); irakeko aliantza (27); irakeko aliantza batua (8); irakeko aliantza batuak (8); irakeko aliantza patriotikoko (3); nato aliantza (10); uia irakeko aliantza (5); zuen aliantza (3); zuzentzen duen aliantza (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus