Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori gabe, besteren asmoak eta gogo-egoerak "konputatu" egin behar ditu, haiek algoritmiko eta esplizitu bihurtzen saiatu, zeren gainontzekook nortasunari atxikia baitugu ezagumen inplizitu hori. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.
Kuhnen iritziz, zientzia-garapenak (hots, teoriaren edo, hobeto esan, paradigmaren hautaketa-prozesuak) ez dio zientziaren razionaltasun algoritmikoari jarraitzen, irizpide psiko-soziologikoei baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Ikuspegi-modu honen ordezkari tipikoenak hirurogei ondoko urteetan oso boladan egon ziren teoria "konbinatorio" edo "algoritmikoak" izan dira; urte horietan, izan ere, informatika indartzen ari zelarik, konbinatoria aski konplexuen bidez gertaera natural guztien azalpenak eman ahal izango zirela uste izatera iritsi baitzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.