Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

algodoi (ETCn 61 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kotoi agertzen da) iz kotoia.

Zakurrak gogaitzen bazaituzte, sartu algodoia belarrietan eta nik bezalaxe egingo duzue lo.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 315. orr.

Eskuetan muin ematen dio berorri nire andere Dulzinea Tobosokoak eta berori zer-nola ote dagoen jakinarazteko eskatzen dio; eta, beharraldi larrian dagoela bai eta, mesedez, algodoizko gonatxo hau bahituaz, dozena-erdi bat erreal edo eskuera dauzkanak emateko eskatzen diola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

Jakin behar baitu berorrek, areago direla algodoizkoak nire haragiak, espartzuzkoak baino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

Auziaren alderdi teknikoari begira, hara non azaltzen den teknikotasuna ustezko algodoiaren frogatzat, edozein ideologia edo politika ikuspegitatik izatea neurriaren aldeko defentsa: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 152. orr.

Italiaren irudia zuen zapi bat eta algodoi txarreko traje bat eman zizkidaten, eta paper bat esanez egina nuela nire betebeharra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.

Haurrei ahoan algodoi bolatxoak sartu eta ito.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

Seguru-seguru jakin nuenean keinua niretzat zela, hurbildu egin nintzen, nahikoa harriturik, algodoi-fardelak eta errinozeroen adarrak garraiatzen zituzten morroiak bazterrera bultzatuz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus