Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

algarrobo 1 iz lekadunen taldeko zuhaitza, enbor-lodia, abereen bazka gisa erabiltzen den fruitua ematen duena (Ceratonia siliqua).

Algarrobo batera heldu zelarik, aitzurrak metalezko zerbait jo zuela ohartu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.

Prosopis Chilensis Bolivia bertako algarrobo arbolaren fruituekin egindako produktuen patentea eman diete Guarani indigenei.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Algarrobo landarearekin egindako produktuen patentea eman diete Boliviako indigenei.  Berria - Gaiak   2004-03-21

2 algarrobo-goma (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Elikagaiekin erabili izan ditudan jateko azalak oinarri bera izan dute: esne serumezko proteina bereizia, algarrobo goma eta almidoia. ETC-prentsa   Berria, 2006-08-15

Algarrobo-goma edo E410 algarrobotik ateratako goma begetala da, galaktomanano motakoa. Algarrobo lekaz egina, lodigarri erabiltzen dute elikagaigintzan. ETC-entziklopedia   Algarrobo-goma, Wikipedia

3 algarrobo-leka (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

O'Molloyrekin poliki joan zen Mary's Abbeyraino, non mandazain batzuk ari baitziren gurdietara kargatzen algarrobo-leka eta palmondo-irin zakuak, O'Connor Wexford marka zutenak. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Algarrobo-goma edo E410 algarrobotik ateratako goma begetala da, galaktomanano motakoa. Algarrobo lekaz egina, lodigarri erabiltzen dute elikagaigintzan. ETC-entziklopedia   Algarrobo-goma, Wikipedia

Algarroboa landatzen zuten nekazariek eta algarrobo-leka esportatzen hasi zen Asia aldera. ETC-entziklopedia   Kirenia, Wikipedia

Bada, oso erraza da: algarrobo-lekarekin pure lodia prestatu, ogitan albardatu eta frijitu egin behar da. ETC-prentsa   Argia, 2006-07-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus