Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

algaratsu izond algaraz betea.

Eta berriro irri algaratsu hura irteten zitzaion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

Biak batu dira barre zoro eta algaratsu berean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 106. orr.

Narru akoltxatuaren kontra zartakoek sortutako hotsa sikuegia zen gimnasioaren durunda algaratsuaren gainetik nabarmendu zedin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

Mutua da istorioa, baina hotsek eta zaratek nabarmenago egiten dute protagonistaren noraeza, algaratsuago ikusleen tartekako barreak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus