Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

algaraka 1 adlag algaraz, algara eginez.

-Kaka zaharra! -hots egiten genuen, algaraka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Mahaikideek txaloka eta algaraka hartu zuten ateraldia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 304. orr.

Gabi orduan algaraka hasi da -"uztak, joder! uztak!     «Bizia lo», 2003 - 90. orr.

Bere txapeldun ospetsuak hartuko dituen kankarreko guztiekin, hirugarren rounderako ez du jakingo bere izena zein den ere, eta, orduan, barkatuko didazu algaraka hasten banaiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.

Nire egoera psikologikoa kontuan hartuta -urduri eta barre egiteko girorik desegokienean-, gero eta zailago egiten zitzaidan algaraka ez hastea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Curtis bere onetik irten eta barrez lehertu zen, eta algaraka aritu zen atergabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.

Alaitasun iturria, isurian hasiz gero erresuma osoa irri algaraka jartzeko modukoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

-Etor hadi, arraioa! Zer moduz dago auzoko ijitoa? -esan dio algaraka.     «Bizia lo», 2003 - 78. orr.

Bambi ematen dik!", esaten zion Idoiak, algaraka, izen bereko filmeko pasarte ezagun bat gogora ekarriaz; baina Jon, gizajoa, burua lurretik ezin jasoaz zebilen.     «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

Sarumanek barre egin zuen, algaraka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 377. orr.

-Krema zuri bat -segitu zuen neskak, algaraka.     «Bizia lo», 2003 - 59. orr.

Algaraka eta elkarri mokoka jarraitu zuten pixka batean, arlotekerian erori gabe, halere.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 50. orr.

Kristinarekin-eta, "begiraion harunzko aza hosto aurpegi hari" eta kar-kar-kar algaraka denak, baina zerarik, intentzio txarrik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.

Lagunengana itzultzean, algaraka eta besoekin keinu irrigarriak eginez hartu zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 108. orr.

Farleyk zapladatxo batzuk eman zizkion bizkarrean algaraka barrez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

Ingeles xelebre bat tematu zuan hori kalkulatzen -esan zuen don Ottaviok, barrez algaraka-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.

Halako batean, barre ergelka eta algaraka hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Drogatuta dagoenean batek gauza arraroak egiten ditu, argazkiak tarratatu, norberaren miserian barrena algaraka nabigatu, kaxoietako gauzak atera eta lekuz aldatu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.

Seme-alabak, amari aurrea hartuta, eskaileretatik behera algaraka jaisten ari ziren bitartean, bera, maleta egin berria eskutan, ahul sentitu zen une batez, zalantzati, ate horren atzean azken 10 urte uzten ari zelako.  Berria - Kultura   2006-05-04

Malko iheskorren bat ezkutatu ezina, barruko hunkidura algaraka disimulatu nahia, muxu bat, beste bat, beste bat, azkeneko muxua...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

2 barre algaraka

Batzuetan, sagardo gehiegi edaten genuen, Sebastianek berak ere bai, eta barre algaraka hasten ginen zeinahi huskeriarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Nozdriov barre-algaraka hasi zen orduan, gizabanako gordin eta osasuntsuek bakarrik egiten duten irri ozen horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.

Barre-algaraka hartu zituen markesak alkatearen hitzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 208. orr.

Barre-algaraka segitu zuen hizketan, festan izandako hainbatek eman omen zizkioten ele eta ziriak komentatuz, eta, halako batean, Adarentzat goraintziak eman eta gero, telefonoa eseki zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Barre-algaraka ari zen eta, barrearen eraginez itotzear, eskaera errepikatzen zion, eskua luzaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 143. orr.

Barre algaraka eraso dio Dylanek, eutsi ezin izaten den karkara ero horrekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

Angelina, Alicia eta Katie barre-algaraka ari ziren Freden eta Georgeren txisteengatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.

Barre-algarak entzuten zituen beti Raymondek, eta barre-algaraka erantzuten zien berak ere, eta eskuak gorantz altxatzen zizkien.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

-Zu ona zara? Bai? Ona zara? -galdetu zuen Liubak, barre-algaraka, izugarri alaitu balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.

Neskak oraindik tarte luze bat eman zuen barre algaraka, Aitorren bekozkoaz ohartu gabe.     «Bizia lo», 2003 - 59. orr.

Hara non ikusten dugun italianoa bestaldeko espaloian, nire zain nonbait, niregana etorri baitzen kaminoa pasatuz, eta nirekin batera ateratako beste neskak iji eta aja, barre algaraka elkarri ukondoarekin joka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.

Behin eta berriro amesten zuen gurasoak argi-distira berde batean desagertzen zirela ahots bat kar-kar barre-algaraka entzuten zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 194. orr.

Hori ere badugu!, esan zuen Carlosek barre algaraka.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 164. orr.

3 irri algaraka

Zorionez, malenkoniazko une honetan bazeuden bi morroi, Santaremeko sakan estali eta ezkutu hartan zaldien zain gelditu zirenetako bi, eta irri algaraka hasi ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 225. orr.

Hala ere, Gandalfen aurpegian kezkak eta tristurak eragindako zimurrak besterik ez zuen ikusi hasieran; geroago, ordea, arretaz begiratzean ohartu zen horien atzean poz handia zegoela: alaitasun iturria, isurian hasiz gero erresuma osoa irri algaraka jartzeko modukoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

Laugarrenean, ama gaixoak ezin izan zuen izen irrigarri haren lehenbiziko hiru silabak baizik ebaki, biok irri-algaraka hasi baikinen, inguruko ikusleen bekozko beltzei soraio.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Nire konpainiako soldaduak zaiak altxatzera abiatu ziren irri-algaraka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus