Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

algara (ETCn 5.142 agerraldi) 1 iz barre oihua. ik karkaila.

Irribarrea errazenik sorrarazten ziona zen Luigi, eta bakardadean errundako kezkak eta ezinegonak algara eta baikortasuna bihurtzen ziren harekin izandako egonaldietan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 70. orr.

Beheko solairuan, bulegoetan, eta baita goian ere, barre eta algara ugari izan da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 51. orr.

Kolpetik esku batez estaliko du ahoa, algara eragozteko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 105. orr.

Amaren barre gozoa algara bilakatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura, algara eta malkoak, maitasuna eta heriotza.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 8. orr.

Mentxuk zetorkion algara ito zuen eta seriotasun fermutuaz hurreratu zuen bere kopa Luigirenera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Baina algara lehertu zitzaion aurpegiaren erdian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 101. orr.

Hermannek akusatuarena egin zuen (algara batean jartzen gintuen filosofiako irakaslearen imitazioak), ni fiskala izan nintzen, ez naiz oroitzen nork egin zuen narratzailearena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hobe zen ikusle edo entzule jartzea, beti zegoen algara jator bat botatzeko parada aurkari estonatuaren lepotik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 260. orr.

Lehenengo eskailera mailan gelditurik, beste hirurei begiratuko die une batez, eta algara gozogabe bat botako du, eta eskaileretan behera jarraituko du lasterka.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 144. orr.

Setheren pozezko algara ozenak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

Peterrek izu une bat izan du, baina berebiziko algara bota du, eskailera barrenean orkatiletaraino iristen zitzaidan babarrun itsaso batean ikusi nauenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta, bulego hartan bezala, baina indartsuago, erantzun lizunak algara zerrenda bat sortzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 165. orr.

Antzezleek algara eztanda batean botako dute beren harridura guztia.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 43. orr.

Ruthek barre-algara bat jaregin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 194. orr.

Betiere barre eginarazten zion; Hazelen barre-algara ez zen behartutakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.

Ez daukazu eskubiderik hurkoa baino tristeago egoteko, betiko ergelkerien motela txalotu behar duzu, algara-merke ikusi behar zaituzte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

4 algara batean

Algara batean eduki ditu langile mexikarrak zaldi baten gainera igotzeko ahaleginak egiten dituenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 384. orr.

Seigarren egunean berriz -nork ez du inoiz egun txarren bat izan? -gizakia egin zuen, gizona lehenengo, nola ez? Hura ikusirik, berehala antzeman zion sortu berria zuen izakia barregarria zela zeharo, eta, algara batean, barrez lehertu zen Jainkoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 120. orr.

Neskame gaiztoa algara batean ari zen barrez, eta emakume baten buruak baizik ezin asma ditzakeen tortura-basakeriak ari zen irudikatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Herri batean egin zuen egonaldia esplikatu zuen, batailoia eliza batean sartuta, bideak elurrarekin igaroezinak zeudela-eta ezin mugiturik, jateko babarruna besterik ez eta komuntzat aitorlekua zutela, eta halako xehetasunak eman zituen, non algara batean egon baitziren denak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Zilipurdika iritsi dira beheraino, harea-pila harrotuz eta algara batean.     «Bizia lo», 2003 - 67. orr.

Aita algara batean hasi zen, eta amari eta Margoti kutsatu zien.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 312. orr.

Ordu arte isilik, tenk egondako talde-lagunak barrez algara batean lehertu ziren, ordea, eta jatetxetik irten ginen behingoz, ez nik nahi orduko baina.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 54. orr.

"Ojota beti zegoen umore onez", esaten genion gure buruari eta arratsalde guztia eman genuen algara batean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

Beste garagardo bana jokatu genuen billarrean eta neska kontuekin hasi ginen algara batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

5 algara egin

Batzuek algara ere egin zuten Denver hain txolin jantzita ikusita Txumak gogait eragiteraino errepikatzen zigun "Bravo por el vasquito!" egin zuela algara Peronek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

· Harkaitz baten gaineko gaztelua seinalatu eta bere algara haietako bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 124. orr.

Algara handia egin dute denek, baina agureak, inoiz baino aittitteago, mesprezuzko ezpain okertze bat eginez behatu die bekoz beko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Algara modulatu bat egin du jaulierrak, badaki agirretarrok txukeltegietan esperientzia handia bagenu bezala mintzo garela beti.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 82. orr.

Algara egitekoa da, zinez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

6 algara eginarazi

Ikusi ez zuten eszena hari forma eman ahala, haren larritasunak eta lotsak algara eginarazi zien Bere zorigaiztoaz txisteak eta pasadizoak kontatuz hainbat algara eginarazi zion Angieri Tom adiskide minak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 356. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

algara artean (12); algara bat (18); algara bat egin (3); algara batean (34); algara batean hasi (5); algara batean lehertu (5); algara batek (6); algara batekin (5); algara baten (5); algara batzuk (3); algara betean (3); algara bihurtu (4); algara bizian (4); algara burrunbatsu (3); algara ederrak (5); algara ederrak egin (3); algara egin (40); algara egin nuen (4); algara egin zuen (18); algara egin zuten (8); algara egiten (4); algara eragiten (3); algara eta (20); algara eta oihu (3); algara gehiago (3); algara haiek (5); algara handi (8); algara handi bat (4); algara handiak (7); algara handiak egin (3); algara handian (3); algara ozen (6); algara ozen bat (5); algara ozena (5); algara sekulakoak (3); algarak egin (7); algarak egin zituen (4); algarak egiten (3); algarak entzun (7); algarak entzuten (8); algarak entzuten dira (4); algarak eta (12); algararen bat (4); algarari eutsi (6); algaraz hasi (6); algaraz hasiko (3); algaraz hasiko da (3); algaraz hasten (3); baina algara (4); barre algara (136); barre algara artean (3); barre algara bat (9); barre algara batean (4); barre algara batek (4); barre algara batekin (3); barre algara ederrak (4); barre algara egin (6); barre algara eta (5); barre algara handi (6); barre algara handiak (5); barre algara ozen (3); barre algara ozena (4); barre algarak (63); barre algarak egin (3); barre algarak entzun (3); barre algarak entzuten (8); barre algarari (7); barre algarari eutsi (3); barre algararik (4); barre algaratan (3); barre algaraz (19); barre algaraz hasi (4); barre algaraz hasiko (3); barre algaraz hasten (3); barre algarek (4); bere irri algara (3); ere algara (3); eta algara (52); eta algara batean (4); eta algara egin (9); eta algarak (11); eta algaraz (7); eta algarek (3); eta barre algara (19); eta barre algarak (6); eta barre algaraz (3); irri algara (13); irri algara burrunbatsu (3); irri algarak (5); sekulako barre algarak (3); zarata eta algara (3); zuen algara (4); zuen barre algara (5)

algaren artean (9); barre algaren (9); barre algaren artean (3); barre algaretan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus