Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pantxok, furgonetako jarlekutik mugitu gabe, CD a abiarazi du. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 57. orr.
Goizaldeko hotzak izozturik genuen motorra abiarazi nahian genbiltzalarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.
Suhiltzaileetariko batek keinu egin zion zubi gainean zegoen bere lankideari, eta honek garabia abiarazi zuen. Errege-erregina bidezkoen itzuleraren beldur baitziren, garaile berriek harresi zaharrak gotortzeko lanak abiarazi zituzten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.
Bilboko Zabala auzoan gurasoek huts-hutsetik abiarazi dute eskola berria, erdararen gotorleku bihurtuta zeuden eskoletan D ereduari leku egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut [...]. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.
Ozeanoen azidotasuna zenbatekoa den jakiteko ikerketa abiarazi dute. Berria - Gaiak 2004-08-18
Orain enpresak girotzeko kanpaina abiarazi dute. Berria - Harian 2005-11-09
Bide berri bat abiaraziko du aurtengo ekitaldiak: urtero talde bat omenduko dute. Berria - Kultura 2004-05-27
Presaka abiarazi zuen plan berri bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.
Une hartan, fitsik ere ez zekien erabaki haren ondorioez, tutik ere ez abiarazi zuen haize-zirimolaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.
Moisesek erantzun zion: -Zeu gurekin ez etortzekotan, ez gaitzazu hemendik abiarazi. Elizen arteko biblia Ir 33,15
Goizean goiz jaiki eta erregeak Bet-Zakariaserako bidetik abiarazi zuen gudarostea azkar. Elizen arteko biblia 1 M 6,33
Edozein hots bitxi, edozein izen bitxi, berez errepikatzen has daiteke, abiarazi egiten nau. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.
Nahierara konbina zitezkeen, eta elkarrekin lotu, geneen jarduna abiarazi nahiz eragozteko, kasuan kasuko erregulazio-funtzioari eskema jakin bat zegokiola. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.
Akabo bien artean superstizioaren kontra abiarazi behar zuten gurutzada eder hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.
Bihar abiaraziko dute lur gaineko Lauko Euskadiko Txapelketa lehian ariko diren sei taldeek. Berria - Kirola 2004-05-08
Hamarreko Torneoa jokatu ondoren, gaur abiaraziko dute Euskal Liga. Berria - Kirola 2004-11-06
abiarazi behar (6); abiarazi du (12); abiarazi dute (11); abiarazi eta (7); abiarazi nahi (4); abiarazi nuen (3); abiarazi zituen (4); abiarazi zituzten (4); abiarazi zuen (26); abiarazi zuten (13); abiaraziko ditu (3); abiaraziko du (8); abiaraziko dute (9); abiarazitako kanpaina (3); abiaraztea da (3); abiarazteko prest (3); abiarazten ditu (3); abiarazten du (6); abiarazten duen (5); abiarazten zuen (4); bat abiarazi (13); bat abiarazi du (4); bat abiaraziko (6); bat abiaraztea (3); bat abiarazteko (12); bat abiarazten (3); batek abiarazi (3); gaur abiaraziko (3); gaur abiaraziko dute (3); horren abiarazteko (3); ikerketa abiarazi (6); ikerketa abiarazi dute (4); ikerketa bat abiarazi (4); kanpaina abiarazi (7); kanpaina abiarazi dute (3); kanpaina abiaraziko (3); kanpaina abiaraziko du (3); prozesua abiarazteko (4)