Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan Adderley-k uharriaren albo batean alga zuri eder bat ikusi zuen, zabuka, eta haren gogoa egin zitzaion. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.
Hara joan zen Candida, Punta Roncudoko labarretara, gizona agertuko zitzaion esperantzaz, han eman zituen egunak eta gauak, eta asteak... denetarik jaten, lanpernak, lapak, itsas kirikinoak eta karramarroak, eta algak eta horrelakoak... eta halako batean, burua erabat galduta, labarretan behera bota zuen burua. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 134. orr.
Petrusek hustu egin du ura biltzeko porlanezko urmaela eta handik algak kendu eta garbitzeari ekin dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.
Ura urdina zen batzuetan, bestetan grisaska; algak berdeak ziren. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.
Alferrik da, marea jaisten ari da, azken oldarrak dira, azkenerako ez dago ezer, ur-hari batzuen jario barea baizik ez, algak harrien gainean pausatzen dira, barreiatuta, karramarro txiki eta izutu batzuek harrien azpian bilatu dute aterpe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.
Denbora luzez begiratzen genituen bilduma haiek, izebak ganbaran lehortzen utzitako legazkume horien begiak eta varech algak murtxikatzen genituen bitartean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.
Itsasoa oso urdin ageri zen badia barruan, baina ertz aldera berdetuz zihoan, argituz, esmeraldatuz, eta berde-esmeralda argi hartan algen mantxa beltza ageri zen zabal. «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.
Ondorioz, eremu horretan bizi diren algen garapena nabarmen emenda daiteke, uraren kalitatea jaitsaraziz. Berria - Gaiak 2006-02-19
Atsedenean zeuden liburuak, uraren, gatzaren, arrainen, moluskuen eta algen babesean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Algen marea berdeen eragina edo neguko hondakin metaketaren azterketarik ez da egiten. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Karibeko portuetan ez da sekula alga arrerik, salikorniarik edo itsasbelarrik ikusten, ezta itsaso arrunt orok ustez izan beharko lukeen ezein sapropelen arrastorik ere. ETC-literatura, saiakera Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat, David Foster Wallace (Danele Sarriugarte), Pasazaite, 2015
Alga arreetan gertatzen den bezala, gainera, zenbait algatan anatomia konplexuak ere garatu dituzte. ETC-entziklopedia Alga, Wikipedia
Beherago, ura zeharkatu ondoren ahulduak iristen diren eguzki-izpiak erabili ahal izateko, klorofilaz gain, karoteno eta xantofila pigmentuak izateagatik bereizten diren alga arreak eta gorriak agertzen dira. ETC-prentsa Argia, 2001-05-20
Bost liken espezie, 40 alga gorri espezie, 10 alga berde espezie eta hogei alga arre espezie daude inguruan. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2015-07-17
Nekez igo zen arroketako batera, estaltzen zuten alga berdeak zirela-eta irristakor baitzegoen. ETC-literatura, saiakera Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011
Horien artean, duela gutxi zera irakurri ahal izan dut: itsasoko alga berdeak biokautxua lortzeko lehengai bihur daitezke. ETC-prentsa Berria, 2008-12-24
Norvegia hegoaldeko kostan oso pozoitsua den alga berde bat erruz hazi da azkenaldian, eta kalte handiak eragiten ari da izokin haztegietan. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-29
Plataformaren goialdean, hau da, urak denbora laburrez estaltzen duen aldean alga berdeak nagusi dira. ETC-prentsa Argia, 2001-05-20
Kontu izan arroketan itsatsirik agertzen diren alga berde horiekin, oinetako egokiekin joan behar da bertara eta ahal bada lehorretik egin bide gehiena. ETC-prentsa Argia, 2004-09-12
Chlamydomonas reinhardtii alga berdea oso preziatua da ikerlarientzat; asko saiatu dira haren genoma sekuentzia lortzen. ETC-prentsa Argia, 2007-10-28
Bost liken espezie, 40 alga gorri espezie, 10 alga berde espezie eta hogei alga arre espezie daude inguruan. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2015-07-17
Horregatik, landareen ioi-erlazioen hasierako lan gehienak alga berde jakin batzuetara -adibidez, Chara eta Nitellara- mugatu ziren, haien zelulak hainbat hazbete luze baitira eta zitosol-bolumen nabarmena izan baitezakete. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Ozeano hondoan ez dago fotosintesia egiten duen landaredirik, hau da, ez dago alga berderik. ETC-entziklopedia Abisal, Wikipedia
Ezaguna da bertan Aegagropila linnaei marimo alga berdearen esfera handiak eratzen direlako. ETC-entziklopedia Akan Parke Nazionala, Wikipedia
Alga erregaia algetatik eratorritako bioerregaia da. Alga erregaiak "hirugarren generazioko" erregaiak dira, "lehenengo generazioko" bioerregai polemikoak (lehorreko landareen oliotik eratorriak) ordezkatzeko gai izango omen direnak. ETC-entziklopedia Alga erregai, Wikipedia
Alga gorria ("Rhodophyta") alga eukarioto mota da. Alga gorriak organismo protistak dira, eta gehienak, organismo zelulanitzak. ETC-entziklopedia Alga gorri, Wikipedia
Natur zientzietako lan bat egin behar omen zuen eta Kala-txikin zeuden alga gorri batzuk behar zituen, joan aurretik Tomasi azaldu zionez. ETC-literatura, saiakera Igelak benetan hiltzen dira, Iñaki Irasizabal, Elkar, 2011
Alga gorria kosmetikako krema bihurtu da, eta gero eta arrantzale gehiago biziarazten ditu Euskal Herrian. ETC-prentsa Berria, 2007-10-04
Hala ere, algen artean aniztasunik handiena alga gorrietan dago. ETC-prentsa Argia, 2001-05-20
Baina, zehazki, udazkenean kostaldeko hainbat herritan ikusten dugun Gelidium Corneum izeneko alga gorria izan da kaltetuena. ETC-prentsa Berria, 2012-08-03
Ez da irudipen hutsa: alga bilatzaileek pilatutako alga gorrien aztarna da. ETC-prentsa Berria, 2015-03-12
Hemen oso ezaguna da alga gorria, Gelidium corneum, gure kostaldeko habitat eraikitzailerik onena. ETC-prentsa Berria, 2019-09-26
Bost liken espezie, 40 alga gorri espezie, 10 alga berde espezie eta hogei alga arre espezie daude inguruan. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2015-07-17
"Benetako" landareak: alga gorri, marroi eta berdeak, briofitoak, eta landare baskularrak. ETC-zientzia, zuzenbidea Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005
Bilina pigmentuak kate irekiko tetrapirrolak dira, eta fikobilisoma deritzen antena-egituretan agertzen dira, zianobakterioetan eta alga gorrietan. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
"Hizikia fusiformis" alga jangarri filiformea da, marroi iluna, Japoniako gastronomia japoniar sukaldaritzan tipikoa, zapore bizia duena. Basatia hazten da Japoniako, Koreako eta Txinako itsasertzetan. ETC-entziklopedia Hijiki, Wikipedia
Lehen mila milioi urteetan, zianobakterio edo alga urdinek esku-eskura zuten baliabide batez baliatzen ikasi zuten: ureko hidrogenoa (oso ugaria). ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
Horren ondorioz, Homo sapiens espezieak -espezie bat baita, alga urdinak edo zizareak bezala- aldaketa sakon eta iraunkorrak eragin ditu planetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Eta zera demostratzea, gutxienez Porphyrium cruentum delako alga gorrian, eta Anacystis nidulans delako alga urdinean, energiaren transferentzia sekuentziala dela. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Bizidun hauek, zehazki alga urdinek (zianobakterioek) oraindik ere gehiago handitu zuten atmosferako oxigeno kantitatea, alga mota gehiago agertzea eraginez, milioi bat urte beranduago. ETC-entziklopedia Proterozoiko, Wikipedia
Koralezko uharria ur azpian koralek eta kare-algek sortzen duten uharri mota da. ETC-entziklopedia Koralezko uharri, Wikipedia
Uharri ezagunenak itsaso tropikaletako koralezko uharriak dira. Sorrera prozesua biotikoa da, koralek eta kare-algek eratua. Beste uharri asko prozesu abiotikoz sortzen dira, hau da, arrokak higatzean eta hondarra sedimentatzean. ETC-entziklopedia Uharri, Wikipedia
eta alga (4)