Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alfonbratxo iz adkor alfonbra xumea.
Hel diezaiogun sutondoko alfonbratxo bati mutur batetik, eta astin dezagun poliki-poliki: uhin bat eratuko zaio. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.
Nahiago duzu etxe atarirako alfonbratxo bat? -galdetu zion Noraren aitak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.
Crookshanks luze-luze etzanda zegoen suaren aurrean, alfonbratxo gorrixka handi bat bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 175. orr.
Oroiminez gogoratzen naiz arabiarren oihalpearekin eta ene gorputz akituak atseden hartzen zuen alfonbratxo xeratsuarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.