Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfonbra 1 iz etxeetako zorua estaltzeko ehun lodiko pieza.

Alfonbra bat eskaileretan, alfonbra bat harrera-gelan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.

Astean behin, Anniek hautsa kentzen zuen, lurra eskobatzen zuen eta argizariz igurzten, baina hodei gris bat altxatzen zen hala ere alfonbra zapaltzean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Aita lanerako jantzirik, lurrean belaunikatu eta halako indarrez hasten da alfonbra eskuilatzen non hautsezko hodei handi bat bihurtzen baita gela guztia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Ile-zelulak elkarri josita daude, alfonbra baten harien antzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Salaren beste ertzera eraman duzu begirada, arrastaka altzari eta alfonbren gainetik, eta ikusi duzu senarra oin-lanpararen argi horian.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 38. orr.

Nijni Novgorodeko merkatuan dauden te guztiak mendebaldean zehar salduko dira, baina ez da gauza bera gertatuko zoritxarrez Bukharako alfonbrekin!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Berokiarekin egiten zen lo, alfonbrez estalita  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 289. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Atzo, berriro, Ibarretxeren egoitzako ataurrean, alfonbra gorria topatu beharrean, borraz eta bokatxaz armaturiko poliziekin egin zuten topo.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

Eusko Jaurlaritzak auzian erakutsitako jarrera txarretsi du: "Batasunaren kongresua txalotzen du eta Otegiri alfonbra gorria jartzen dio gainera".  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Baina Galvestongoa bazara, tratu hobea ematen dizute, alfonbra gorriko tratua.  Berria - Harian   2005-09-24

Lurreko baldosak eta alfonbra txikiak oinkada arin eta isilez zeharkatu zituen Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 92. orr.

Azken egunotan alfonbra ttiki batzuk ere erosi ditut (ohetik altxatzean tailer mekaniko bateko lur zakarra zapaltzea ez da atseginegia).  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Pianoa zegoen gelako alfonbra lodia eta biguna zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Egongela altzari finez eta alfonbra zabalez jantzia zegoen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.

Zu bidaian zinen, eta zure etxezainak alfonbra astun, astindu berriak, arrastaka zeramatzan zabal-zabal egindako atetik.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 21. orr.

Alfonbra pertsiar eder baten aurrean, urliak ez du ikusten alfonbra egin zuen ehulearen nekea beste deus.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

Pertsiako alfonbra beti bezala nabarmentzen zen bere lore gorri eta urdinekin, eta hiru aulki turkiarrek areagotu egiten zuten ekialdeko giroa.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Horrelaxe sendatu nintzen aldi hartan, sukarra izerdituz nire gainean pilatutako alfonbra tunisiarrei eskerrak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 190. orr.

Salara alfonbra zuria zapaldu beldurrez sartu naiz, zenbat ardi edo zenbat llama eta guanako kalkulatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 296. orr.

Gau hartan bisitari inportanteenentzat bereizitako gela eman zieten: sabai altu-altua, feltro gorriz eta alfonbra paregabez estaliriko marmolezko zola, eta tapiz kurdu bikainekin apaindutako paretak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 102. orr.

Linoleo gainean alfonbra sare bat, norvegiar kutxa bat, aulki bat arropa batzuekin, aparadorea, armairu zahar bat, kalefakzio gainean artilezko galtzerdiak, mesanotxean baso bat eta botika kajatxo batzuk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

Katua lo alfonbra zarpailduaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.

Ezpata alboan utzi eta negar malkoz busti zuen gelako alfonbra koloreduna.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 13. orr.

Mahaia jo baitzuen zoruko alfonbra jo aurretik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 58. orr.

Gomazko alfonbra txikiak saltzen zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 129. orr.

Paperontziak burura bota, hankapeko alfonbrei tira egin edo klarion-zatiak botako zizkizun Ohe atorra jantzita, oinak artile kizkurrezko alfonbraren gozotasunean, Ni atepeko alfonbra gogoan, Bluefields umeleko zapata bustientzako ehun baldartu hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

Paperontziak burura bota, hankapeko alfonbrei tira egin edo klarion-zatiak botako zizkizun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

Beste mila gau eta beste bat gehiago baikenituen zain, izarak, tapakiak, ohea eta logela bera ere, guztiak hegalda zitezen, alfonbra magikoak balira bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

Familia, edota familia horren luzapen baizik ez zen gizartea -lagunartea, auzunea, herria- oso babes ona izaten zen pertsonarentzat haurtzaroan, alfonbra moduko bat pertsona horrek ez zezan bizitzaren lur izoztua senti.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berehala jaso zituzten jatekoak baina, hala ere, txokolate zatiak alfonbra-ilez jan behar izan zituzten eta gazta hautsean bildu zen, kroketa estandarren itxura hartuz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 146. orr.

Kolore horiek eta, beste eskala batean, alfonbra-dendan ikusi berri genituen guztiak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Alfonbra lantegi batean ari zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Harik eta alfonbra-saltzaile batzuek oroipenen joan-etorri barea urratu didaten arte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 173. orr.

4 irudhed

Ia pozez ito ziren zeren, suerte handiz, hartu zituzten adarrak izerdi gorrixkaz beteta zeuden, eta zoruan goroldiozko alfonbra ederra zegoen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 102. orr.

Belar berdeko alfonbra zoragarri batek, larruzko beroki bat bezain ugaria, milioi bat margarita edo kamamila lorek apaindua, betetzen ditu puskailak azken zokoetaraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Hamabost segundoz lurra ikaraturik ibili zaigu, asfaltozko alfonbra bat astinduko balute bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

5 alfonbra gorri

Zinema gehiago eta alfonbra gorri gutxiago.  Berria - Kultura   2004-09-25

Izan ere, Iturgaitzek Parlamentuan esan zuenez, "Espainiako Gobernua alfonbra gorria jartzen ari zaio Batasunari».  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Ez zuten alfonbra gorririk zapaldu, baina Andra Mari Zuriko plaza guztia izan zuten beraientzat, ertzainek hesiz inguratu baitzituzten inguruak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Baina Galvestongoa bazara, tratu hobea ematen dizute, alfonbra gorriko tratua», adierazi du.  Berria - Harian   2005-09-24

6 alfonbra hegalari

Baina ez zen han bukatu nire alfonbra hegalariaren kontua, orduan dena desegiten ari zelako, eta izarrartetik lurrera amiltzen ari ziren ezkonberri ttikiak, ehiztari batek tiroa jotako txori zaurituak bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

7 alfonbra magiko

Eta hodei haiek, leihoen espazioa iragaiten zutenak, alfonbra magikotzat ote zituen, auskalo nondik iritsiak, eta haien gainean hegaldatu nahi ote zuen, Afrikako ordokietaraino?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 211. orr.

8 persiar alfonbra (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Etengabe eta pixkanaka bilakatuz, partaide guztien ahotsa entzungarri den puntu batera iritsi nahi dut, eta, hortik abiatuz, persiar alfonbra baten marrazkien itxurazko ehundura musikal etengabeak sortu. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-19

Tindu horrek ematen die persiar alfonbrei bereizgarri duten kolore gorrimin hori. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Ezaguna da azafrai eta eskuz egindako persiar alfonbren esportazioengatik. ETC-entziklopedia   Birjand, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alfonbra bat (4); alfonbra baten (8); alfonbra baten gainean (5); alfonbra berde (3); alfonbra eta (6); alfonbra gainean (8); alfonbra gorri (5); alfonbra gorria (7); alfonbrak eta (3); alfonbraren gainean (9); alfonbraren gainera (3); eta alfonbra (13); eta alfonbrak (4); sarrerako alfonbra (3); zen alfonbra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus