Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alfiler iz iskilinba, orratz buruduna.
Laster konturatu nintzen nire zetazko gorbata urdina zeukala paparrean zintzilik; ez hori bakarrik, hurbildu ahala ikusi ahal izan nuen gorbataren alfilerra nirea bezalakoa zela, zilarrezko izurde bat, izeba Matildek berak oparitutakoa, aspaldi zela; eta ezezagunarengandik bizpahiru urratsetara baino ez nengoela ikusi nuen, harriduraren harriduraz ikusi ere, eskumuturrean zeukan erlojua ere aitarena izandako Longines zaharra zela. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 71. orr.