Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfil iz xake jokoko pieza, diagonalean mugitzen dena.

Taularen ondoan, dagoeneko jokotik kanpo geratuak, zaldi zuri bat eta alfil beltz bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 20. orr.

Segidan alfil eta dorreen bide zuzenak eta zaldi bihurrien jauzi aldrebesak etorri ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 96. orr.

Zeren eta nik hari peoi bat jan bainion eta hark niri bertze peoi bat... eta aitzinago nik zaldun bat jan nion eta hark niri alfila.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 528. orr.

Joko hura erabakitzeko puntuan zegoela, geratzen zitzaidan alfilarekin mugimendu gaixto bat egin nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 528. orr.

Jokotik kanpo geratutako alfila ikusi du taulatik baztertua, eta hari begira geratu da segundo batez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

Alfilak, ordea, beti kolore bereko laukietan barrena ibiltzera kondenatuta daude, hori dute patua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

Orain argi ikusten du: alfilaren patua egokitu zaio berari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus