Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfertu, alfer(tu), alfertzen (orobat alpertu g.er.) 1 alfer bihurtu. ik nagitu.

Errusiarra halako moldez eginik dago, ezen norbaiten akuilua behar baitu beti..., bestela, alfertu eta zabartu egiten da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

Askotan esan duzu euskal sena agortua, alfertua ikusten duzula.  Berria - Kultura   2004-10-01

Horra zergatik arizan zaukun ahoan bilorik gabe erran eta erran oro har ez girela aski ari lanean, japones eta holako batzuen aldean arras alfertuak girela! Garapen funtsezko bat segurtatzekotan, behar ginukeela gehiago mugitu!  Herria   2005-06-30

Alfertuegi zeunden zeure begiei berriz ikusten irakasten aritzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.

Batzuetan betetzen dut agindutakoa, baina gehienetan [...] delako garai hori iristen denean hotzegi daukat eskua, alfertuegi garunetako giharra sortze-lanari ekiteko, eta liburuak irakurtzeari ekiten diot beste behin ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 43. orr.

Aspaldi huntan hemen nabilazu, denboraren tiraniaz gogaitua, erabat laketu ezinik, arront alfertua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.

Alfertzen ari naizela uste dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 277. orr.

Aurrez aurre komunikatzeko alfertzen ari garela diozu, baina ez al da askoz lan handiagoa SMSak idaztea?  Berria - Gaiak   2006-01-29

Maisuaren aurpegia amultsutasunetik zorroztasunera igarotzen ikusi nuen; esan zidan ez ahal nintzela alfertzen hasia izango.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.

2 (izenondo gisa)

Haren hanka-beso arinak, loditzen eta itxura galtzen hasiko ziren, beirateko santu alfertu baten moduan, merkatuaren arrunkeriaz kutsaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Kazetari alfertuaren trikimailu zaharra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Usategi mututuak, ermita lotsatuak, etxe desesperatuak, burniola sorginduak, zubi alfertuak, gaztelu erotuak...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alfertzen ari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus