Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean -zeren ene alfertasun hura ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa-, non deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.
Topiko errepikatua zen arraza espainolaren alfertasuna eta ezgaitasuna zientziarako, iparraldeko arrazen langintasun eta zientzia eta teknikarako iaiotasunaren aldean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.
Ikaragarri jatunak dira, alfertasunetik datorkie neurririk gabe jateko ohitura. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.
Alferkeria -edo alfertasuna- aldarrikatu, amodioarekin lotu, edota erabateko herritarra edo erabateko kontsumitzailea izateko bidea dela esan, kontuak kontu, argi dago enplegurik ez izatea -eta enplegu kaxkarra izatea- arazo larria dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.