Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alferrontzi izond/iz adkor alfer galanta.

-Zu ez zara alferrontzi bat, Johnny -esan zion Smithers andreak ahots lodi samarraz-, ez dizut utziko halakoa izaten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 210. orr.

Lepoa jokatuko nuke alferrontzi honek ez dituela apunteak ukitu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 54. orr.

Ezin zara nire zuzendaria izan, alferrontzi bihurtzen bazara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 210. orr.

Egun arrunt batean zer egiten zuen jakinik, irakurlea aise ohartuko da ezen Andrei Ivanovitx Tentetnikov Rusen hain ugariak diren eta, besteak beste, artaburuak, alferrontziak edo gibel-handiak esaten zaien gizon horietakoa zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.

Egun batzuk lehenago akolitoei esan hien esku-zuri esaten zitzaiela alferrontziei euskaraz.     «Bizia lo», 2003 - 116. orr.

Eskuak bete lanarekin bazabiltza, ez duzula betarik emakumea goxatzeko; lanik egiten ez baduzu, emakumearen kontura bizi zaren alferrontzi zuritzat joko zaituzte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 191. orr.

-Bai, zerbaiten beharra badu mutil alferrontzi honek -erantsi zuen amak-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 210. orr.

Eta gazte aleman alferrontzi haiek dibertitzen, ezti-mamitan bizitzeko dirua baitzuten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 70. orr.

Benga, mugi, alferrontzi halakoak!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Alferrontziak berriro jantzi zuen etxeko mantala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alferrontzi bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus