Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alferriko erdarakadak baztertzen ahalegindu behar dugu, beraz. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 177. orr.
Gizonen mesprezioa bereganatzen duten alferriko legeek beren doilorkeria itsasten diote lege osasuntsuenei ere. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.
Eta ez daukat oparirik, ez baldin bada nirekin alferriko fardel modura dakartzadan katalogoak eta liburuxkak, euskal literaturari buruzkoak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 178. orr.
Egin zitekeen aukeran alferriko mugaketak saihesteko, Augustok bide eman zien senadore [...] ez ziren pertsona libre guztiei jareginekin ezkontzeko Ez da alferriko sentimendurik gizonarengan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.
Erabil al dezake, diot, haserrearen, fanatismoaren eta tirano makalen fruitu den alferriko ankerkeria hau? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.
Ez da alferriko sentimendurik gizonarengan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.
Itaunketak alferrikoak dira, delituaren aitorpena alferrikoa den bezala, beste froga batzuek baieztatzen dutenean erruduntasuna. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 105. orr.
Frogatua geratu da alferrikoa eta injustua dela hiritarra bere herrian preso eukitzen duen legea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.
Benetakoa bada, ez dagokio beste zigorrik legeek ezarritakoa baino, eta alferrikoak dira oinazeak, errudunaren aitorpena alferrikoa delako; benetakoa ez bada, ez litzateke errugabea torturatu behar, errugabea baita, legeen arabera, delituak frogatu ez zaizkion gizona. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.
Lege salikoak, ez baitzuten onartzen usadio hori, alferriko bihurtu ziren nolabait, eta desagertu egin ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.
Umeak beste ondoez bat izaten badu, medikuek uko egin diezaiokete hura bizkortzeari, alferrikoa ikusten badute. Berria - Gaiak 2004-11-13
Zerbait obratu ezean, hutsaren analizatzen laket zait haatik, perpausen moldatzeak iragan denbora alferrikoari halako substantzia bat emanen diodala itxarotuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 10. orr.
Historiak irakurtzen ditugunean, nor ez da izutzen ustez gizon jakintsuek asmatu eta odol hotzez erabili dituzten tortura basa eta alferrikoekin? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 76. orr.
alferrikoa da (4); alferrikoak dira (3); da alferrikoa (3)