Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alferrikako (ETCn 4.843 agerraldi) 1 izlag ia ezertarako balio ez duena, alferrekoa.

-Alferrikako galdera, begien bistan daukana ere ukatzen duenarentzat -erantzun zidan gizon beltzez jantziak mesprezioz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.

Gehiegi luzatzen nintzen alferrikako azalpen aspergarrietan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Garbia, hau da, dotorea, sotila, alferrikako apaingarririk gabea, ez faltan ez soberan ezer ez duena.  Berria - Kultura   2004-01-04

Gibelean ezein aztarnarik uzten ez duten alferrikako solasak, zure omenaren beraren laguntzaz susmotan jarriak liratekeenak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

Orduan alferrikako damuak izaten dira; banintz eta banu-k ez baitute gurdirik tiratzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 141. orr.

Txitxikovek, zerbitzari-jendea hain eszena itsusiaren lekuko izan ez zedin eta, aldi berean, Nozdriovi eusten saiatzea alferrikako lana zela sumaturik, besoak askatu zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Alferrikako epaiketa bati, ezertarako balio ez duen erabaki bat eman dio justiziak; tamalez, baina, errepresioa da betiko garaile.  Berria - Mundua   2006-03-30

Ez da zer harriturik Andres Hurtadoren nihilismoarekin ezta haren pozbiderik ezarekin eta alferrikako errebeldiarekin ere, merezi duen egitasmo eraberritzailerik ezin onartu eta ezin martxan jar dezakeenez gero.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.

Gogor jokatu behar dugu, oldarkortasun handia erakutsi behar dugu, baina txartel inozoak ikusi gabe eta alferrikako borrokak eragin gabe.  Berria - Kirola   2004-11-28

Proposamen praktikoak egiten genituen, ez alferrikako teorizazioak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Joko hori ez nuen maite ordea; alferrikako umiliatze bat iruditzen zitzaidan zure aldetik; zer lortu nahi zenuen zeure burua horrela zigortuta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Gaztelu ergel baten alferrikako babesean zegoela sentitzen zuen.  Berria - Kultura   2006-04-06

Alferrikako laguntza nintzateke.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 100. orr.

Ezertan ez pentsatzeko ahaleginak ere egiten zituen: alferrikako ahaleginak!, buruko zoko-bazter guztietan atergabe sortzen baitzitzaizkion pentsamendu-antzeko puska itxuragabe batzuk eta ezin konta ahal oldozpenen muturrak eta buztanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

Edertasuna "alferrikako ahaleginari" lotzen zaio, edertasuna eta tristezia lotuta daude halabeharrez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Inori ez zitzaion alferrikako hitzik esaten uzten, ezta entzundakoak kontatzen ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 291. orr.

Alferrikako argitasun dolugarririk bilatu gabe, egin diezaiegun men Probidentziaren asmoei, eta dugun sinets haren xedeen jakindurian, ulertzen uzten ez dizkigularik ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 525. orr.

Orain baino elikagai gutxiago kontsumituko ditugu (dieta hipokalorikoa, oraingoaren aldean), alferrikako gastua ez egitearren eta, gainera, gutxiago janez gizakia (izakia, oro har) hobeki eta luzeago bizi dela frogatua dagoelako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.

Ripiorik gabeko soneto bat izaten da, eskuarki, baina oso-osorik ripio hutsa dena: hots, sobrakin bat, alferrikako den zerbait.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Literaturak bere-berea du, neurri batean behintzat, alferrikako izatea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.

Izan ere, alferrikako ala baliagarri izatea gauzei begiratzen zaien talaian baitago nagusiki.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

Mesopotamia zaharrean Gernika berriak nonahi ikusten dihardugun honetan, sekula ez dira hitzak gertatu hain alferrikako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Zenbat alferrikako poz eta egun seinalatu, mundua haur eder baten bila zoratzen balebil bezala!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Eta alferrikako eutsi nahi horretan, hari lotutako talketatik etengabe sortzen zaizkizu ezinak eta amorruak, gero eta nabarmenkiago somatizaturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 194. orr.

Hobe dik alferrikako hamar perpaus izkiriatzea, perpaus garrantzitsu bat aipatzeke uztea baino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 330. orr.

Emaiozu berea urritasun zuhurrari, ez mixerian bizitzeko, baizik eta alferrikako mila kezka material eta izpiritual burutik uxatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

Karta argitaratu zioten, eta alferrikako hitz zintzoz beteriko erantzuna heldu zitzaion Arartekoaren bulegotik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 111. orr.

Ezpatari alferrikako beste tirakada bat eman zion; ponyaren gainera igotzen saiatu eta huts egin zuenez, oihuka esan zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Hark ezetz erantzun zion, argudiatuta epaileak aukera duela "lekuz kanpoko, premiagabeko, alferrikako eta bidegabeko" irizten dituen froga eskaerak atzera botatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

2 (izenondo gisa)

Batzuetan gehiago kostatzen da axaleko bi hitz alferrikako esatea, besteetan diskurtso mamitsu oso bat baino.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 78. orr.

Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen, belarri parean astindu ondoren pizteko bi edo hiru saio alferrikako egin, eta lurrera botatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.

Zenbakien serie naturalerako hiztegi infinitu bat, oroimeneko irudi guztiak gogoan hartuko zituen katalogo alferrikako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Liburuzainek gaitzesi egiten dute liburuetan zentzurik bilatzeko ohitura hori, sineskeriak eragindako aztura alferrikako hori, eta ametsetan edo eskuko marra kaotikoetan bilatzearen parekotzat jotzen dute. sudur mintzak puztu eta gerraren hasieran denei banatu zieten petatearen barruan zegoen trepeta alferrikako hura atera zuen jakaren barruko patrikatik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 60. orr.

Irakurketa, neska koskorrari errieta egiten dion pertsona heldu horren talaiatik begiraturik, ekintzarik eza da, etekinik gabeko zera alferrikako bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Kristalaren atzeko aldean eskegitako oihalei, trinkotu asmo alferrikako batez, tira egin zien ikusi zuenean zelan zilindrada handiko motozikleta batean ailegatutako gabardina eta kapeladun gizon batek [...] farola baten magaletik inguruko etxe-aurrealde guztien goiko parteak leihoz leiho ikuskatzen zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Azkenean, goiz batean, beste behin Eugenia bulegoan aurkitzeko saio alferrikakoa egin ondoren, oharra justu bere neurria zuen gutunazal batean sartu, eta gutunontzira jaitsi nintzen, aldez aurretik azken erabakia patuaren esku nola utzi pentsatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 96. orr.

Bakardadea gogoko banuen ere, itxaronaldi alferrikakoak neure onetik ateratzen ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.

Julian ez zen intelektual horietakoa, inondik ere; denbora galtze alferrikakoak iruditzen zitzaizkion nobela eta antzekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 135. orr.

Gure sentimenduak sorrarazten dizkigun hark gure jakintza alferrikakoak baino hobeki daki zer komeni zaion batbederari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 524. orr.

Damutu nintzen hainbeste hitz alferrikakorekin duintasuna galdu izanaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.

Han egongo da zure herria, gabarra zaharra ematen duela, lehorretik bereizi eta nabigatzen abiatzeko ahalegin alferrikakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.

Hamaika mila plaza pasa eginak gaude gaudeneko, denboraren probaleku berrizahartuan, galtzaileen arteko dema alferrikakoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 75. orr.

Orduarteko zalantzek, ezbai alferrikakoek paradoxalki egoera tinko batean itzatua ninduten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Bigarrenak, berriz, jentilen errepikapen alferrikakoez Bibliak ematen zuen agindua alegatzen zuen (Mateo 6:7).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Ez ditugu inoiz ahaztuko bizitzen galera tragiko eta alferrikakoa, ezta epe luze batez sufritutako zauriak ere.  Berria - Harian   2005-09-27

Gure arimako zein txokotan dute habia ongintza, gizalegea, karitatea bezalako bertute eder eta alferrikakoak, zenbait erlijio inozok bere kode irrigarrietan ezarri dituztenak, eta iruzurgileek edo eskaleek predikatu izan dituztenak, besteengandik laguntza edo gutxienez tolerantzia lortu nahian, beren buruen mesederako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.

Nahi dut leku honetan inor ez sartzea, beronen garbitasuna eta santutasuna hobeki gorde dezaten, eta bertan hitz hutsal eta arimarentzat alferrikakorik ez esatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Lan egitea ezinezkoa bezain alferrikakoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Naturak motx egin baitzuen gizona irabazpidetan, baina irrika alferrikakotan kaburik gabea inon.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 180. orr.

Eta ikusi zuen heriotzaren desegintzarrea ez zela beste mila mugimendu alferrikakotara oldartzen den tropel zurrunbilotsu horren askapena baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Horregatik dira alfer-alferrikakoak komunikabideek betetzen edo bete beharko luketen egitekoari buruzko hitzaldiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

-Alfer-alferrikakoak irizten diet liburu berri horiei guztiei.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Alfer-alferrikakoz gain, geure buruak engainatzen ibiltzea da, gure jokamoldea konprometatzen duen arrazoimen praktikoaren esijentzia dena, auzi teoriko abstraktu gisa eztabaidatu nahi izatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 116. orr.

Baina betiereko erretorika alferrikakoetan oinarritu ordez, bide berri bati ekin dio Seaskak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 67. orr.

3 (bestelakoetan)

Ez da ariketa intelektualik azken finean alferrikakoa ez denik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Haien beso gihartsuak alferrikakoak ziren mamuen aurka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Konparazioa ez da alferrikakoa, errekorrak hausteko grinak kirolariak ez ezik, hizkuntza jokalariak ere kitzikatzen baititu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 64. orr.

Oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Garaipenekin itsutzea alferrikakoa zela esan zion Samuel Sanchez txirrindulariak berriari Paris-Niza hasi bezperan.  Berria - Kirola   2004-03-13

Zirkuluaren koadraturaren ebazpenak aztertzea erabat alferrikakoa zelako uste osoan baitzen akademia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 432. orr.

Del Vallek gorroto zituen zelatatze lan luze eta, gehienetan, alferrikako haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 47. orr.

Baina halakorik ezean, aurrerabidea nuen eginkizun bakarra, eta alferrikakoak nituen gainerako kontsolamendu ametsezkoak oro.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.

Halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

Aldarrikapenak alferrikakoak izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Urteen poderioz ikasten eta gero alferrikakoak bilakatzen diren trikimailuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.

Izan ere, hildako gudariak piztuko zirela espero izan ez balu, alferrikakoa eta zentzugabea izango zen hildakoen alde eskatzea.  Elizen arteko biblia   2 M 12,44

Ez dut uste alferrikakoa edo desegokia izango denik Frantzisko santuaren debozio bereziei gainbegiratua ematea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Lehendabiziko lerroa bukatu aurretik ere alferrikakoa iruditu zitzaidan ahalegina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 166. orr.

Alferrikakoa iruditzen zitzaion erabat gauzei zentzua aurkitzen saiatzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

Alferrikako gertatu zitzaidan pentsatzea neuk ere, hura begiz hauteman eta hamar hatz azazkaldunez haztatzen nuen honek, ez nuela munstrotik gutxiago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

Jainkoaren onginahia ez dut alferrikako bihurtu nahi.  Elizen arteko biblia   Ga 2,21

Hipnosia alferrikakoa eta garestia bihurtu zen bat-batean Budapesten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Legeak eta epaiketak ez dituzu alferrikako egingo gezurrezko testigantzen bidez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.

Konturatzen nintzen nire eginkizuna alferrikako bilakatzen ari zela; berak ere konturatzen ziren, eta beste lanpostu bat bilatzeko aholkatu zidaten, legeak artean baimentzen zizkidan txoko urrietariko batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

Mesopotamia zaharrean Gernika berriak nonahi ikusten dihardugun honetan, sekula ez dira hitzak gertatu hain alferrikako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Baneukake non enplegatua horretan gastatzen den dirutza hori, alferrikako ez ezik kalterako baita euskararen gastu hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.

Padura hartan, errotak lehenean zirauen: geldi, alferrikako.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalegina alferrikakoa (5); alferrikako ahalegina (3); alferrikako ahaleginak (4); alferrikako ahaleginetan (3); alferrikako bat (4); alferrikako bihurtu (6); alferrikako eta (5); alferrikako gauza (5); alferrikako hitz (7); alferrikako hitza (3); alferrikako hitzak (5); alferrikako hitzen (6); alferrikako hitzen bat (3); alferrikako hitzik (5); alferrikako lana (15); alferrikako lana izan (3); alferrikako lana zela (3); alferrikako lanik (3); alferrikakoa baitzen (3); alferrikakoa da (48); alferrikakoa dela (15); alferrikakoa den (3); alferrikakoa egin (3); alferrikakoa ere (3); alferrikakoa eta (8); alferrikakoa ez (7); alferrikakoa ez dela (3); alferrikakoa gertatu (3); alferrikakoa iruditzen (3); alferrikakoa izan (38); alferrikakoa izan da (4); alferrikakoa izan dela (4); alferrikakoa izan zen (10); alferrikakoa izanen (4); alferrikakoa izango (30); alferrikakoa izango da (7); alferrikakoa izango dela (3); alferrikakoa izango zela (6); alferrikakoa izango zen (3); alferrikakoa izatea (4); alferrikakoa izaten (4); alferrikakoa litzateke (5); alferrikakoa zela (21); alferrikakoa zen (18); baina alferrikako (3); da eta alferrikako (3); dela alferrikako (3); egindako alferrikako (3); ere alferrikako (3); eta alferrikako (34); eta alferrikako hitz (3); ez alferrikako (3); hemen alferrikako (3)

ahalegin alferrikakoan (3); ahalegin guztiak alferrikakoak (4); alfer alferrikakoak (4); alferrikakoak baitira (3); alferrikakoak dira (18); alferrikakoak direla (5); alferrikakoak gertatu (6); alferrikakoak izan (34); alferrikakoak izan dira (4); alferrikakoak izan ziren (21); alferrikakoak izango (12); alferrikakoak izango lirateke (3); alferrikakoak zirela (9); alferrikakoak ziren (8); alferrikakoak ziruditen (3); alferrikakotzat jo (3); baina alferrikakoa (10); baina alferrikakoa da (3); baina alferrikakoa izan (5); baina alferrikakoak (4); bezain alferrikakoa (9); bezain alferrikakoa da (4); borroka alferrikakoa (3); da alferrikakoa (18); da alferrikakoa izan (5); da alferrikakoa izango (7); dela alferrikakoa (5); dela alferrikakoa izan (3); dena alferrikakoa (3); dena alferrikakoa izan (3); dira alferrikakoak (5); egitea alferrikakoa (3); erabat alferrikakoa (4); ere alferrikakoa (4); ere alferrikakoak (4); eta alferrikakoa (18); eta alferrikakoak (16); eta alferrikakoak dira (3); eta alferrikakoak izan (7); ez da alferrikakoa (17); ez dela alferrikakoa (5); ez dira alferrikakoak (4); ez zen alferrikakoa (4); guztia alferrikakoa (10); guztiak alferrikakoak (12); guztiak alferrikakoak izan (4); guztiak alferrikakoak zirela (3); guztiz alferrikakoa (6); guztiz alferrikakoak (4); hau alferrikakoa (5); hori alferrikakoa (6); hura alferrikakoa (3); lana alferrikakoa (5); oro alferrikakoa (3); zein alferrikakoa (3); zen alferrikakoa (4); ziren alferrikakoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus