Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alferkin iz harkaitzez mintzatuz, mineralizatu gabeko zatia.
"Halako lekuan" meategi bat bazen, zeinetik ehuneko 2 ateratzen baitzen baliozko zerik (ez zidan esan zer) eta ehuneko 98 alferkinik, eta hura alboko ibar batean deskargatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.
Alferkin horretan bazen nikelik: oso ere gutxi, baina hain zuen altua prezioa ezen aintzat har baitzitekeen nikel hori berreskuratzeko posibilitatea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.
Ideiaren funtsa alferkinari gas-egoeran erasotzea zen; halako lekua, berriz, Turinetik ordu gutxiko bidera zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.