Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aisia alferkeria bihur ez dadin, probetxuzko zera batez bete behar omen dugu aisia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Lanbiderik ez dakitenek ikas dezatela, ez lansaria jasotzeko gutiziaz, etsenplua emateko eta alferkeria uxatzeko baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 165. orr.
Alferkeria -edo alfertasuna- aldarrikatu, amodioarekin lotu, edota erabateko herritarra edo erabateko kontsumitzailea izateko bidea dela esan, kontuak kontu, argi dago enplegurik ez izatea -eta enplegu kaxkarra izatea- arazo larria dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.
Reb Itchele maisuaren patioan eserita ematen zuen eguna, alferkerian, egurrezko ziri luzeak zorrozten, edo urtean behin bakarrik, Mendekosten, erabiltzen ziren paperezko apaingarriak mozten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Peter ez zait lehen baino atseginago gertatzen: mutil gogaikarria da, egun osoan ohean egoten da alferkerian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.
Estimatzen dut jende hori, pentsamendua deskantsuan eta alferkerian utzi beharrean, erraza egingo ez zaion liburu bat zabaldu duelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 30. orr.
Baina, alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.
Alferkeriara emanak izatez, ene jauna. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.
Gorrotoa dio alferkeriari, eta anaiak lanean nahi ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 555. orr.
Bere soldaduak alferkeria arriskutsutik urrundu nahiz ha-si zen Arros ateraldiak antolatzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.
Ni neu, alferkeriak jota, ohearen gainean etzanda nengoen dolce far niente famatuan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 118. orr.
Ez nintzen inongo euskaltegitara ez gau-eskolatara joan, harrokeriaz baino gehiago alferkeriaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.
Arratsalde batean, berandu, kalerako jantzita baina ohean etzanda nengoelarik, nire alferkeriaz eta nire borondate faltaz hausnarrean, beheko telefono publikoan deitzen zidatelako abisu eman zidaten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.
Gauza horiei buruzko xehetasunak alde batera utziz, ez alferkeriaz, noski, baizik eta ez nukeelako gehiegi luzatzeagatik inorentzat astuna izan nahi, orain erloju-mota eta irudi desberdinak azalduko ditut, nork asmatu zituen esanez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.
Alferkeria, [...] Deabruak bekatu berrien haziekin esperimentuak egiteko eta bizio nagusien hazkundea bultzatzeko duen haztegi ereduzkoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 28. orr.
Berezko alferkeriaz gainera, bazen justifikazio bat hartarako: artista izan nahi duenak, artista ustekoak, ez die kasurik egin behar halako zeregin domestikoei. «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.
Eta gelara berriro berehala, inolako alferkeriarik gabe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 333. orr.
Dabidek, ordea, nik uste alferkeria hutsagatik, beti alde batera utzi nahi izaten zuen janzkeraren gaia. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 135. orr.
Nolabait ere, alferkeria gozo batean bizi ziren, halako bizimodu garesti, korapilatsu eta handinahikoan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.
alferkeriara emanak (3); alferkeriari ihes (4); alferkeriari ihes egiteko (3); alferkeriaz edo (4); beti alferkerian (4); edo alferkerian (3); eta alferkeria (6); eta alferkerian (5); etsai den alferkeria (4)