Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alfergura iz nagia, alfertasuna.
Ohartzen naiz hemen ere ez dela gauzarik gertatzen, eta eguzkia eta ilargia bera ere odoletan etzan direla alfergurak menderaturik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Askok esan didate nire nobela irakurri arte alfergura ematen ziela euskaraz irakurtzeak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 246. orr.