Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alferez 1 iz maila behereneko ofiziala.

Alfereza zela; Erregularren alfereza, Alhucemako 8.eko Taborrean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 209. orr.

Haiek ere ezustean harrapatu zituzten, sei-zortzi begiraleak, eta eskuz eta hankaz azkar eta gogorki lotu ondoren, kapitaina eta alfereza euren aurrean azal zitezela eskatu zuten, pistolen mehatxupean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.

Alferez bat eta teniente bat zerrenda berdeekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

Alferez gradutik gorako lauzpabost militar eta Jexux joaten ziren automobil batean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 99. orr.

Giltzerdi eragin zion mahaiko argazkiari, mutil gazte bat ageri zen irribarretsu, alferez jantzian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 27. orr.

2 errege-alferez (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Erdi Aroan errege-alferez erregearen gudarosteen buruzagia izan zen. Horrela, Lope I.a Diaz Harokoa Antso III.a Gaztelakoarena izan zen, Gomez Gartxez Agoncillokoa Antso VII.a Nafarroakoarena, Martin Enrikez Lakarrakoa Karlos II.a Nafarroakoarena edo Cid Campeador Antso II.a Gaztelakoarena. ETC-entziklopedia   Errege-alferez, Wikipedia

3 fragata-alferez (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

San Fernandoko Itsas Akademian sartu zen 1931n. Handik bost urtera amaitu zituen ikasketak, fragata-alferez mailarekin. ETC-entziklopedia   Juan Antonio Castro Izagirre, Wikipedia

4 ontzi-alferez (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Galernaren traizioa egin eta gero alde frankistan borrokatu zuen: 1937ko martxoan adibidez, itsas armadako ontzi-alferez gisa ageri zaigu Espainiako aldizkari ofizialean. ETC-prentsa   Argia, 2016-10-16

1835ean Bilboko setioan parte hartu zuen eta ontzi-alferez mailarekin bere lehen itsasontzia lortu zuen: "Leopoldino" kanoilaria. ETC-entziklopedia   Francisco Armero, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus