Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abiapuntu (ETCn 12.374 agerraldi; orobat abiapundu ETCn 7) 1 iz abiatzeko puntua.

Moisesek idatziz jaso zituen Jaunaren agindura egin zuten ibilaldiko abiapuntu eta helmugak.  Elizen arteko biblia   Zen 33,2

Denak, baita Ttipiren hiltzailea aurkitzeko nire ahaleginak ere, bera izan behar abiapuntu edo jomuga.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Lehiaketa hau da Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Carrere bikotearen abiapundua.  Herria   2002-10-03

Ez nuela Baionara itzultzeko gogorik, arrotz eta baztertua izatekotan, ezaren megalopoliak egokiagoak zitzaizkidala horretarako, Baiona enetako abiapuntu baino, bide baten terminus hitsa zela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Esango nuke, oinarrizko errenta ekimena ezartzearen helburuak ez direla iraultzaileak, egungo errealitatea abiapuntu hartuz gero, neurri hori gauzatu ahal izatea dela iraultza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

Otsailaren 5eko eta 6eko kontzertuak nolazpeit Batekmila programaren abiapundu izanen dira.  Herria   2005-02-03

Bi helburu zituen abiapuntu: [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

Handik aitzinako ene buruhausteek eta larrialdiek sententzia hura izan baitzuten sorburu eta abiapuntu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 196. orr.

Lau urtez Donazaharreko bide bazterreko altxorrak eta ixtorioak ezagututa, Madalena auzoko besten abiapundua den ibilaldiak ibiltariak eramango ditu Ahatsa (Baskazane), Aintzile eta Zaro herrien ezagutzerat.  Herria   2003-07-17

Literaturak errealitatea du abiapuntu, baiki, eta txosten baten itxura hotza har badezake ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Umoreak etengabe oroitarazten baitigu, baita zeruranzko hegaldietan ere, lurra dugula oinarri, lurra abiapuntu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Egungo nazioarteko ekonomia eskuliburuetan leku nagusia du abantaila konparatiboen teoria abiapuntu duen Samuelson eta Heckscher-Ohlin ekonomilarien teoriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Datu horrekin badugu abiapuntu bat aski serioa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Abiapuntu bat zehaztu nahi genuen.  Berria - Gaiak   2004-02-26

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gertakari garrantzitsuek askotan abiapuntu berriak ezartzen dituzte.  Berria - Mundua   2004-08-05

Eskaini diren teoria guztiek abiapuntu bera dute: detektatu beharreko gaiaren molekulek eta sudurreko eskualde txikiko usaimen-zelulek elkarrekin duten eragin-trukea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Agure bat neska gazte bati begira: horra hogeigarren mendeko literaturak Italian eman duen saio interesgarrienetako baten abiapuntu sotila.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Abiapuntu hutsal bat hartu, eta, mago onek bezala, hutsik zegoen kutxatik musuzapi sail amaigabea edo uso-banda oso bat ateratzen du bere kapelatik Raymond Queneauk.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.

Abiapuntu nahasi horrekin, esan dezakegu eskari poltsa abendutik hobetuz doala, zenbait jardueratan izan ezik.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Sokratesek bederen badaki ez dakiela, abiapuntu egokia ikasten hasteko inondik ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.

Nire sorlekuaren ikusezintasunaren aurka borrokatzea abiapuntu ona izan zitekeela pentsatu nuen; motor ideologiko, intelektual, etiko baten gisakoa, idazteari ekiteko. Aurten bildu eta pikoan eman ekitaldiak abiapuntu gaitza izanen dira ordurako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Ez da abiapuntu txarra kontu-jaten aritzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.

Teoria, XIX. mendeko filologian, hizkuntza indoeuropar guztien senidetza -seme-alabatasuna edo lehengusu izatea- eta euren abiapuntu komuna izango litzatekeen hizkuntza arkaiko bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.

Gogoeta horiek adierazten dute Mendebalde modernoaren eta beste zibilizazio bizien arteko topaketen azterketa abiapuntu komenigarria izan litekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.

Oso ideia zentzuzkoa iruditu zitzaidan, nire bizitza berrantolatzeko abiapuntu sendoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

Spinozak, kritiko eta jarraitzaile Descartesekin, horren ideien ontologia erradikalizatuz, Jainkoaren ideia razionaltasunaren abiapuntu absolutu bihurtu du hastapen-hastapenean, bazterrean utziz beraz zalantzaren eta metodoaren arazo guztiak, handik zuzenean unibertsoa Euklidesen moduan deduzitzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Begi bistakoa iruditzen zitzaidan abiapuntu ezinbesteko hori ez zela landu soilik irudimenaz eta lumaz (esan ohi zen ukondoak mahaiari ondo itsasten jakin behar zela idazteko), baizik eta narrazio-testu asko bai askoren irakurketa arretatsutik baino ezin etor zitekeen literatur ezaupideaz ere bai.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

Hori da, hain zuzen, fonologiaren estudiorako abiapuntu berezkoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.

Russellek Fregeri egiten dion kritika ulertzeko, kontuan hartu behar dugu abiapuntu epistemologiko desberdinak dituztela oinarrian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

Itxurazko abiapuntu guztien gainetik egon dadila ezkutuko jatorri bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 31. orr.

Iraultzailea izan zen Keynes, hankaz gora jarri baitzituen ekonomia liberal klasikoaren zenbait oinarrizko abiapuntu eta uste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halaber, lege-dramaren argumentua, non kristau-abiapuntu berri baten ondoren Moisesen eta Justinianoren arimak altxatu baitziren, Mendebaldeko agertoki batean ikusten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Hala, azalpen-abiapuntu ere bilakatzen da betegintasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiapuntu bat (18); abiapuntu bat behar (3); abiapuntu bat izan (3); abiapuntu bera (4); abiapuntu bera dute (3); abiapuntu berri (5); abiapuntu berria (4); abiapuntu bezala (6); abiapuntu edo (3); abiapuntu egokia (7); abiapuntu eta (18); abiapuntu eta helmuga (3); abiapuntu gisa (23); abiapuntu harturik (5); abiapuntu hartuta (18); abiapuntu hori (4); abiapuntu horrek (3); abiapuntu horretatik (4); abiapuntu izan (14); abiapuntu izan behar (3); abiapuntu ona (9); abiapuntua baino (7); abiapuntua baino ez (5); abiapuntua besterik (7); abiapuntua besterik ez (7); abiapuntua da (13); abiapuntua dela (3); abiapuntua ere (3); abiapuntua eta (10); abiapuntua izan (30); abiapuntua izan behar (3); abiapuntua izan daiteke (4); abiapuntua izan daitekeela (5); abiapuntua izan zen (5); abiapuntua izango (6); abiapuntua izango da (4); abiapuntuan izango (3); abiapuntuaren aurkezpena (3); abiapuntura itzuli (4); abiapuntura itzultzen (3); abiapuntutzat har (4); abiapuntutzat hartu (8); abiapuntutzat harturik (4); abiapuntutzat hartuta (17); abiapuntutzat hartuz (6); abiapuntutzat hartzen (4); ardatz eta abiapuntu (3); baina abiapuntu (4); baina abiapuntua (4); baten abiapuntua (16); baten abiapuntua izan (6); baterako abiapuntua (5); berri baten abiapuntua (5); beste abiapuntu (3); beste abiapuntu bat (3); da abiapuntu (4); da abiapuntua (13); dela abiapuntutzat (3); ditu abiapuntu (6); ditut abiapuntu (3); dituzte abiapuntu (4); du abiapuntu (23); du abiapuntu eta (3); du abiapuntua (5); dugu abiapuntu (4); edo abiapuntua (4); egiteko abiapuntu (3); eta abiapuntu (13); eta abiapuntua (3); eta abiapuntura (4); ez da abiapuntu (3); gatazkaren abiapuntua (4); gure abiapuntua (3); guztiek abiapuntu (3); haren abiapuntua (3); hartu zuen abiapuntutzat (3); hori abiapuntu (7); hori abiapuntutzat (4); hori abiapuntutzat hartuta (3); horiek abiapuntu (3); horretarako abiapuntua (3); ikerketaren abiapuntua (3); izan zen abiapuntua (4); izan zuen abiapuntu (3); izan zuen abiapuntua (4); izan zuten abiapuntu (4); izango du abiapuntu (3); liburuaren abiapuntua (3); nire abiapuntua (4); oso abiapuntu (3); prozesuaren abiapuntua (6); zen abiapuntua (5); zuen abiapuntu (6); zuen abiapuntua (5); zuen abiapuntutzat (3); zuten abiapuntu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus