Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuzentzaileak, gaur egun ia almuedanoa bezain itsu, purrustada egin zuen, gaizki lo egin eta amets nekosoetan dabilenaren antzera, setioa, ezpata erraldoi, alfanje eta habail balearrak nahasten dituen ametsetan ibili eta, iratzarri delarik, [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.
Horietako batek eskuan alfanje ikaragarri bat zeraman, odolez zikindua; besteak, sastakai dirdaitsu txiki bat. Alfanje zorrotza zuen gizona ahari bat larrutzen den bezala larrutzen ari zen presoa. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.
Oihal urdinezkoak ziren era berean galtzak, eta kolore berekoa burukoa; datil-antzeko oskiak oinetan, eta mairu-alfanjea bular-zeharkako ezpata-uhalean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.
Alfanje: aho bakarreko sable kurbatua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.