Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfabetikoki adlag alfabetoareen arabera.

Ikasgai komunetan (lengua española, frantsesa, filosofia) alfabetikoki geunden jarrita bi taldetan: bera A, ni M.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 113. orr.

Atal bakoitzean, alfabetikoki ordenaturik, pertsonaia baten berri ematen digu, bizpahiru orritan haren ibilerak eta jazoerak kontatzen dizkigu, eta pertsonaia hori zein liburutan topatu duen ere zehazten zaigu.  Berria - Kultura   2004-01-03

Antolatzaile eta epaileen nahitara puntuaziorik ez da publikatu, bakarrik sailkapeneko bi lehenen izenak hemen alfabetikoki agertzen direnak: Miren Artetxeeta Amets Arzallus, lehen izendatuak eskuratzen zuela bertso hoberenaren saria.  Herria   2005-01-20

Gero beste sailkapen mota batzuk egiten dira, eta azkeneko zerrendak alfabetikoki sailkatzen dira, unibertsitate bakoitzaren ezaugarriak balioztatuz, erakundeak elkarren artean hain desberdinak direla kontuan izanik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 169. orr.

Eta azkenik, alfabetikoki eman eranskinak.  Berria - Kultura   2004-06-23

Egile zehatzik ez balego, argitalpenaren organismo arduraduna litzateke alfabetikoki kontuan hartzeko hurrengoa; edo bestela izenburua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 375. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus