Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estenografoek hartutako ohar eta elkarrizketa asko iristen dira erredakzioetara eta ez dago denborarik hizkera alfabetikora aldatzeko, tipografo on batek estenografian jakin beharra dauka. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 64. orr.
Horrek ez du esan nahi idazkera alfabetikoa erabiltzen denean nahitaez ikur grafiko edo letra bakoitzak hots bat islatzen duenik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.
Ikusia dugu idazkera primitibo batzuek banako silabikoak markatu zituztela; sistema alfabetikoa geroago etorriko zen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.
Gaiak ordena alfabetikoan antolatuak daude. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.
Bestelako osagarririk ere badu liburuak: lehen bertsolerroen zerrenda alfabetikoa, antroponimo eta toponimoen zerrenda, aztertutako hitzen zerrenda eta adizkitegia, bibliografia, [...]. Berria - Kultura 2004-07-02
Artxibo alfabetiko batera jasotzen ziren gero egiazkotasun finkagaitzeko berriok guztiok. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.
Libreta alfabetiko batean apuntatu nituen topatu ahala, eta laster neukan beterik libreta. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.
Badira autoreak fonologiaren hasiera bera hatsarre alfabetikoaren sorrerarekin batera jartzen dutenak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.
Self andereñoari liburu honen (ingelesezko edizioaren) aurkibide alfabetiko orokorra egin duelako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.
Hurrenkera alfabetikoak agintzen du, halaber, Ibon EGAÑAk Karlos Linazasororen kontagintzari buruz idatzitako artikulu bat, atal izenei gagozkiela: Absurdoa -Amaiera -Beroa -Bizitza -Borges, Jorge Luis -Cortázar, Julio -Denbora -Eldarnioa -Filosofia -Gabeziak -Heriotza -Ironia -Itxaropena- [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 93. orr.
Hurrenkera alfabetikoak beste hurrenkera batzuk desordenatzeko ere balio du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 246. orr.
Idazkera fonetikoak izan daitezke silabikoak nahiz alfabetikoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.
· Istorioa entzun ondoren, erbinude alfabetiko honen hamahirugarren hankari begirada azkar bat eman, eta M letraren iritzia irakurtzen dut bertan: [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.
Oso eskerturik nagokio O. P. Self andereñoari liburu honen (ingelesezko edizioaren) aurkibide alfabetiko orokorra egin duelako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.
Denak sailkatu ditut berriz, egileen arabera, ordena alfabetikoz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 109. orr.
Kajetan Esser-ek, idazki hain ezberdinak marko estuetan sartzea ezinezkotzat joz, ez ditu sailetan antolatzen, baizik eta ordena alfabetikoan ematen ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.
Gaztelaniazko itzulpenean, olerkiok beste hurrenkera batean daude, edukiak men egiten baitu ordena alfabetikoari: Abril, Alma, Amapola, Amor, Ángel, Aritmética, Auschwitz, Ausencia, Corazón... (JUARISTI Ge). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 93. orr.
Tiraderak ordena alfabetikoaren arabera zeuden sailkatuta. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.
Gero, egileen izenen ordena alfabetikoaren arabera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.
Argibide bat izan da; ulertu egin dut Autodidaktaren metodoa: ordena alfabetikoaren araberako ikasbidea egiten du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 67. orr.
366 orrialdeko liburuki mamitsua, toponimoak herrika eta ordena alfabetikoan sailkaturik. Herria 2005-12-15
Martinek kontseilari guztien zerrenda irakurri zuen, ordena alfabetikoan. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Hurrenkera alfabetikoak beste hurrenkera batzuk desordenatzeko ere balio du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 246. orr.
[...] organigrama bat denez gero normala litzateke hurrenkera alfabetikoan egotea, baina ez daude gisa horretan, ez horixe [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 202. orr.
erbinude alfabetiko honen (3); ordena alfabetikoan (5); ordena alfabetikoaren (4)