Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfabetatze 1 iz erdaraz irakurtzen eta idazten dakien euskaldunez mintzatzuz, euskaraz irakurtzen eta idazten ikastea.

Gure alfabetatze berantiar eta zatikakoagatik, barne-aurkezpen hori hizkuntzaren forma idatzi estandarrarekin berdintzen dugu itsu-itsuan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 88. orr.

"Zientzia, Teknologia, Gizartea" esparruan aditua da, Demokrazia eta Alfabetatze Teknozientifikoa (DAT) taldeko bultzatzailea da, baita DigitalWare aldizkariko langilea ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Ikaslearen alfabetatze zientifiko-teknologikoa bermatu behar da, eta hori izango da gure erronka aurrerantzean.  Berria - Harian   2005-01-02

Garbi dago hiztun askok hitz muga horren kontzientzia idatziaren poderioz eta alfabetatzearen eraginez hartu bide dutela eta, kontzientzi hartze horrekin batera, /g/ ahoskabetzeari utzi diotela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Gaur egun, oraindik, hezkuntza sistemari oso lotuta daude irakurle asko, adibidez helduen alfabetatzearen arloan.  Berria - Kultura   2006-04-12

Alfabetatzearen inguruko datuak.  Berria - Gaiak   2004-06-13

Hango emazte elkarte batek eramaiten duen proietua, barazki ekoizpen bat eginez, baita ere alfabetatze lana.  Herria   2003-07-03

Izugarrizko jauzia izan zen: alfabetatze planak, laguntzarik gabeko milioika pertsonentzako dohako osasun zerbitzuak (Kubaren laguntzaz), trebakuntza programak, enpresa txikiaren bultzada.  Berria - Mundua   2004-08-13

Gobernuak orain arteko programa sozialak bultzatzen eta garatzen jarraituko du, bai osasun sistemaren arloan, alfabetatze prozesuaren arloan eta kultura mailan.  Berria - Mundua   2004-08-17

Misio horien artean, herrialde osoko auzo pobreetan zerbitzu medikuak, azoka herrikoiak hedatzea, alfabetatze kanpainak eta hezkuntzako etapa ezberdinak bermatzea eta lanpostu berriak sortzea daude, beste hainbaten artean.  Berria - Mundua   2004-06-01

Jende nagusien artean dagoen alfabetatze tasa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 205. orr.

Bi talde horiek direlarik bigarren maila bat eta alfabetatze maila.  Herria   2004-03-04

Zeri buruz ari zarete alfabetatze faltaz hitz egiten duzuenean?  Berria - Harian   2005-12-04

Oihartzun handiko liburuak dira, oso erabiliak irakaskuntzan eta alfabetatze munduan.  Berria - Kultura   2004-09-10

Alfabetatze kontuetan Kerala da estaturik aurreratuena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

Alfabetatze-sistemen aurrerapenerako ere balio dezake fonetikak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Helduen euskalduntze-alfabetatze sektorea oraindik normalizatu gabe dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 157. orr.

Helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

2 alfabetatze tekniko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Gauzak osoago esaterik banu, hasiera hartan hizkuntzaren irakaskuntzan eta alfabetatze teknikoan ere buru-belarri jarduna naizela esango nuke. ETC-prentsa   Argia, 2006-06-04

Gure egileek hizkera landua darabilte testuan, euskaraz eta zientziaz hitz egitean alfabetatze teknikoaren beharraren muga gaindituz, eta, areago, ondorengooi jarraibide ederra emanez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus