Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alfa 1 izlag oinarrizkoa edo hasiera puntua dena.

Ez dakit zenbat denboraz egon nintzen han eguzkia sartzen ari ziren bitartean, baina ia-ia alfa egoera iritsi nuen, adimena eta gogoa inguratzen eta betetzen ninduen guztiaren arnasan zeharo murgildua, lasaitzen ari nintzen bitartean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 123. orr.

Era honetako hainbat mugimendu mota dira, eta alfabeto grekoaren arabera sailkatu dira: alfa mugimendua hedatze- edo uzkurtze-mugimendu bat da, [...], beta mugimendua goian deskribatu den mugimenduari dagokio (puntu batetik bestera doan mugimendua), eta hala segidan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

2 alfa desintegrazio (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Alfa desintegrazioa atomo batek alfa partikula bat igortzen duen desintegrazio erradioaktiboa da. Alfa desintegrazioaren ondorioz, atomoaren masa-zenbakia 4 unitate gutxiago eta atomo-zenbaki zenbaki atomikoa 2 unitate gutxiago izatera igarotzen da. ETC-entziklopedia   Alfa desintegrazio, Wikipedia

241Am isotopoaren alfa desintegrazioa radioarena baino hiru aldiz handiagoa da. ETC-entziklopedia   Amerizio, Wikipedia

Alfa desintegrazioa desintegrazio erradioaktiboko prozesu bat, zeinetan atomo baten nukleoak alfa partikula bat igortzen baitu. ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iņaki Iņurrieta), Elhuyar, 2011

Alfa desintegrazioan a partikula baten potentzial-langa batean zeharreko iragazketa mekaniko-kuantikoa dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

3 alfa eta omega hasiera eta amaiera.

Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera.  Elizen arteko biblia   Ap 22,13

Alfa eta Omega letrak dagoz atearen aldetan, bietan bana.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Axularri buruz abenturatu ditudanak horrela balira ere: itzalaren metafora bera da, literatur talaiatik begiraturik, gorabehera honen guztiaren alfa eta omega.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Bera da alfa eta omega, ikerlaria eta aztergai bilduma.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.

Kandela piztuaren dirdira, alfa eta omega, omega eta alfa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 33. orr.

· Izan omen ginena eta izan behar omen duguna: horra, dirudienez, gure alfa eta horra gure omega; horra gure bi harri puska gainetik kendu ezinak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

Ideologia desberdinak ez ezik, kultura berezitasunak daudela bertan, hizkuntza izanik berezitasun horren alfa eta baita, ia-ia, omega ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 99. orr.

Salbatu ninduen mojaren patroiak Sabinoren gainetik agintzen zuela erakutsi nahi izan zion, nonbait, eta, neure jaioteguna gogoan, iruditu zitzaidan nolabait ere alfa eta omegaren arteko ibilbidea burutzen nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 427. orr.

4 alfa fetoproteina (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Alfa-fetoproteinaren kantitatean antzematen diren aldaketak beste faktore batzuek eragin ditzakete: fetuaren adinaren kalkulu okerra, haurdunaldi bikoitza... ETC-entziklopedia   Arantza bifido, Wikipedia

Odol-proba alfa-fetoproteina (AFP) maila egiaztatzeko. AFP gibeleko zelulek askatutako proteina da gibeleko minbizia gertatzen denean. ETC-entziklopedia   Hemihipertrofia, Wikipedia

5 alfa izpi (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi)

Aurkikuntza asko egin zituzten 1920tik aurrera: alfa izpien espektroaren egitura topatu zuen han Salomon Rosenblumek, 1929. urtean. ETC-prentsa   Berria, 2018-11-09

X aktinioa prestatzen ari da alfa izpien espektrorako. ETC-literatura, saiakera   Madame Curie, Čve Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Aspalditik nahigabetzen zuen galdera horrek Rutherford; zera aurkitu zuenez geroztik: alfa izpiak, berez, karga positibodun partikula batzuk zirela, eremu magnetiko indartsuek desbideratzen zituztenak. ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iņaki Iņurrieta), Elhuyar, 2011

Alfa izpia funtsezkoa izan zen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018

Rutherfordek aurrez aurkitutako alfa izpiak urrezko xafla mehe baten aurka jaurtiki zituzten eta aurkitutako emaitzak Thomsonen eredu atomikoarekin bukatu eta atomoaren egitura berrazaltzeko beharra sortu zuten, Bohrren eredu atomikoa. ETC-entziklopedia   Geiger-Marsden saiakuntza, Wikipedia

Polonioaren alfa izpiei buruzko tesiarekin doktoretza lortu zuen. ETC-entziklopedia   Irčne Joliot-Curie, Wikipedia

Urrezko xafla oso fina alfa partikula edo alfa izpiez bonbardatu zuen eta pantaila fluoreszente baten bidez izpi hauen desbideraketa aztertu zuen. ETC-entziklopedia   Rutherforden eredu atomikoa, Wikipedia

6 alfa partikula (corpusean ez dago; ETCn 234 agerraldi)

Alfa partikulak Helio-4 (ren guztiz ionizatutako nukleo atomikoak dira, hau da, elektroirik gabeak. ETC-entziklopedia   Alfa partikula, Wikipedia

Demagun alfa partikula batek DRAM memoriako gelaxka bat jotzen duela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

Bere aurkikuntza handiena, hain zuzen, alfa partikulen dirdirak zenbatzen (horrela izena zuten, behintzat, orduan) pantaila baten aurrean orduak eta orduak (ezin aspergarriagoak) pasatzeko prest egon zelako egin zuen. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Abiadura hori Alfa partikula baten abiaduraren ingurukoa da. ETC-literatura, saiakera   Unibertsoa sakabanatzen ari da, Arthur S. Eddington (Jon Azkargorta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Erauz zitekeen protoi bat edo alfa partikula bat (bi protoi eta bi neutroi elkarrekin lotuak). ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Lan horren erdi-erdian, hauxe zegoen: alfa partikulak erabiltzea atomoa frogatzeko. ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iņaki Iņurrieta), Elhuyar, 2011

Hark gainbegiraturiko saio batean, haren ikasle Hans Geiger eta Edward Marsden-ek alfa partikulaz bonbardatu zuten urre-orri mehe-mehe bat (alfa partikulak karga positiboko partikula ņimiņo batzuk dira, elementu astunen desintegrazio erradioaktibotik sortuak). ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Alfa partikula bat (bi protoiz eta bi neutroiz osaturiko helionukleoa) wolframio nukleo jakin baten kontra zuzendu da (184W; 74 protoi eta 110 neutroi ditu). ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

a) Alfa partikulak (helio nukleoak), zenbaki atomikoa 83 baino altuagoa duten erradioisotopoen desintegrazio-prozesuetan ohikoak direnak: ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Alfa partikula ere esaten zaio: lausoa da batzuetan bereizkuntza fisika atomikoaren mundu txiki-txiki eta bizkor-bizkorrean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren historia txiki bat, William F. Bynum (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2018

7 H alfa (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Fisikan, H alfa, Ha idatzia, hidrogenoaren espektroaren igortze zerrendetako bat da. ETC-entziklopedia   H alfa, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alfa arte (5); alfa artek (5); alfa arteko (3); alfa eta (14); alfa eta omega (8); alfa hoteleko (5); alfa hoteleko harrera (3); alfa romeo (7); da alfa (4); du alfa (3); eta alfa (5); naiz alfa (3); naiz alfa eta (3); neu naiz alfa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus