Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alexandrino 1 iz neurtitz lerroez mintzatuz, bi hemistikiotan banatutako hamalau silabez osatua. ik alexandriar.

Eta jakinda Queneau zeinen klasikozalea zen eta zeinen maitea zuen alexandrinoaren neurria (7 7), ez da batere harritzekoa iturri horietatik ateratzea bere liburua osatzeko ideia.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 9. orr.

Londresera abiatu aurretixe, Swinburne-ren liluramendua ezagutu nuen, eta haren kariaz zalantzan jarri nuen lehen aldiz -eta erru bat bailitzan bizi nuen zalantza hori- Iralaren alexandrinoen bikaintasuna.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Sonetoaren kasuan Oihenartek Zalgiz poetari egindako soneto ospetsu haren ildotik (alexandrinoz osatua, 12-13 silabako lerroz alegia), 14 silabako bihurtu dut (nahiz eta berez sonetoa 11 silabakoa izan), luzera hori lagungarria baita oso, edukia osorik (edo ia) ekarri ahal izateko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

Bere poemaren australiar aldeko pasarte neke handiko batzuk irakurri zizkidan; alexandrino luze itxuragabeok ez zeukaten hitzaurreak aldez erakusten zuen nolabaiteko bizitasunik ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

2 (izenondo gisa)

Paul Valéry-ren Cimitière marin delakoa, neurtitz alexandrinoetara aldatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus