Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Klitoria, zer hori, kozkortxo, aletxo hori. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.
Zomorro txiki honek babarrunaren lekan -oraindik berdea eta txikia denean- jartzen ditu bere arrautzak, babarrun ale bihurtuko diren aletxo berdeetan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 151. orr.
Azaro umelean, gari-aletxoa lurraren ilun buxti eta hotzari enkargatuta gero, haretxen esperoan zihoan negua, parte onekoa ote zenentz, ikara punttu batekin, gariaren ernetze eta ernamuintzea zaintzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.
Hasperen eutsi bat, hondar aletxo bat hondartzan, tantaño bat itsasoan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.
Ahapaldi bakoitzean, gorostiaren ñabarduratxoren bat hartuko da, Jesusen dohainekin alderatzeko: dela loratxoaren xuri garbia, edo fruitu aletxoaren gorri odolezkoa, dela hosto kantoietako arantzatxoen ziztada, edo azalaren distira lustrezkoa edo garratz ozpina. "Ama txukatu malkoak" izeneko bertso-saileko aletxo bat da hilobian idatzitakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.
Eta neure aletxoa uztartu nahi izan diot Mariorenari: [...]. Lehen urtekadak 300 edo 440 orriko aletxoak dira: gaur egun, urtean-urtean, 1.300na orriko hamalau liburuki moldiztatzen dira kontu beraz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 108. orr.
Nork bere aletxoa jarri behar du. ETC-prentsa Berria, 2013-10-06
Hala ere, aurrera goaz, nork bere aletxoa jarriz, eta begirada hori aldatuz. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2017-04-07
aletxo bat (3)