Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai Bizkai aldean, eta baita Donostia eta Usurbil aldean ere, Ostiral Santu goizez, artoa aletu eta ereiteko gordetzen da propio. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.
Lakari bat ilar eman zion Denverri, aletu eta gauean beratzen uzteko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.
Mujiken alorretan aspaldi burutu zen zekalea, aletu oloa eta hazi artatxikia, eta beraren lurretan, aldiz, artoa garatzen hasi berria zen eta garia hozitu gabe zegoen oraindik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.
Ilarrak aletzea nahiko lan nekagarria da berez ere, baina ez dakizu zer den lekak zuritzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.
Treffertek zioenez, "era guztietako soinuek liluratzen zuten -teilatuan euriak egiten zuen zaratak, arto-ganbaran artoa aletzean sortzen zenak, baina batez ere musikarenak-; eta arreta handiz entzuten zituen koronelaren alaben praktikak, haiek pianoan sonata eta minuetoak jotzen zituztenean". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.
Tomasek gure lehiakideen egunkarian irakurritako jakingarri makabro guztiaren arrosarioa aletu zion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.
Txostenak hamaika auzi arantzatsu eta arlo kezkagarri aletu ditu: [...]. Berria - Harian 2006-04-20
2000. urtean giza genomaren segida aletu edo sekuentziatu dela iragarri zen, eta gero eta nabariago agertzen da prentsan eta komunikabideetan medikuntza genomikoa panazea berri gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Telefonoak bere garro distiratsuen hots-aleak aletu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.
Pekin, Kopenhage, Samarcanda, Sarajevo eta Sintra -aletu zituen alkateak-. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 140. orr.
Minutu batzuk lehenago, leihotik begira aletu zituen zigarroa erre bitarteko begirakuneak eta hausnarketak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Nik, orduan, susmo beltz haren zantzu guztiak aletu nizkion: jatorri misteriotsua, herrian bat-batean agertu izana eta berehala taberna zabaltzea, tabernan gure moduko jendearentzako giroa sortzea, bere sinpatia mugagabe hori...[...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 107. orr.
Carlosek, berriz, beti aletu behar zizkien emakumeengan sortzen zuen xarma ikaragarriaren xehetasunak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 107. orr.
Banan-banan aletuko ditugu zuhaitzon kontuak, eta baita urtearen lau kantoietan ospatzen zituzten beste lau festa handi horien berri apurrak ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.
Nik ezer erantzun orduko bera hasi zitzaidan haien kontrako bekatuak banan-banan aletzen eta haietaz zorrotz galdetzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 293. orr.
Berak orduan halako ipuin miresgarriak aletzen zizkidan, nik neuk eldarnio aldietan sortuak ziren ala lobelarraren eraginez bizi izanak ote ziren, egundaino jakiterik ukan ez ditudan ipuinak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.
Berbak aletu ahala, haren hatsa sudur zuloetatik hurreago eta giltza begien pareago, halaxe nituela sentituz nindoan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 125. orr.
Eta eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita, laino aletu bat edo beste ekartzen aurrena, eta zeru-kanpai hori betetzen eta kargatzen arratsaldea aurrera doala. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.
Itsas hondotik ateratako mikroorganismoekin ikertzaileek zer egingo duten jakin nahi dute: "Zer gertatuko da Mikrobioak Rockvilleko (Maryland, AEB) laborategietara iritsi eta haien ADNa aletzea lortzen dutenean". Berria - Gaiak 2004-05-30
Legearen zeregina da, zabal jokatuta ere, zuzenbidearen goiburu nagusiak finkatzea; ondorio ugaridun oinarri emankorrak zehaztea; ez, ordea, gai bakoitzean sor daitezkeen zerik barreiatuenak xehetu eta aletzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.
Era guztietako soinuek liluratzen zuten -teilatuan euriak egiten zuen zaratak, arto-ganbaran artoa aletzean sortzen zenak, baina batez ere musikarenak-; eta arreta handiz entzuten zituen koronelaren alaben praktikak, haiek pianoan sonata eta minuetoak jotzen zituztenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.
aletu dituzte (4); aletu edo (3); aletu edo sekuentziatu (3); aletu eta (3); aletu zituen (7); aletu zizkidan (3); aletu zuen (4); aletzen ari (8); aletzen ari zen (4); aletzen ditu (6); aletzen hasi (3); aletzen zituen (3); guztiak aletu (4); ilarrak aletzen (4)