Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pippinek Pelennor osoa bere aurrean hedatzen zela ikusi zuen, urruntasunean etxalde eta harresiek, aletegi eta ukuilu txikiek pikardaturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 35. orr.
Arkeologo talde batek historiaurreko Neolito aroko zortzi aletegi topatu ditu Egipton, Al Fayumen. Berria - Kultura 2004-12-29
Hornigai, bizigai eta garagardo-kantitate handiak aurkitu ziren, bidelapurrek etxola eta aletegi eta haitzulo abandonatuetan ezkutaturikoak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.
Aletegiak leku garaian jarriko dira eta iparraldera edo ipar-ekialdera begira; hala, garia ez da hain azkar berotuko, eta haizearekin hoztuz, luzaro iraungo du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek. Elizen arteko biblia EsZ 3,10
Orduan Josek aletegiak ireki eta garia saldu zien egiptiarrei. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 116. orr.
Patioan eraikuntza asko zegoen: mirabeen bizitokiak, aletegiak, sotoak... nabarmenki zahartuak denak; Hobe duk nekazaria izatea, garia ereitea eta landetxe on bat izatea, aletegiekin, txerriekin, zaldiekin, behiekin, oiloekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.
Lurjabe hark mila arima baino gehiago zituen, eta zaila litzateke aurkitzea beste inor hark adina gari zuenik eta biltegietan, aletegietan eta idortegietan hark beste oihal, ehun, ardi-larru ondu zein ondugabe, arrain gazitu, barazki eta ehizaki zuenik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Bien bitartean, Fulgor Sedano aletegiraino joan zen artoaren galga ikuskatzera. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.
Plazatik irten eta kale zahar luze batean dago; kalearen albo banatan zurezko etxeak, aletegi zaharkituak. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.