Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alertze 1 iz laritza, pinu zuria (Larix decidua, Larix eu.).

Alertzea, berriz, zeina Po ibaiaren ertzetako eta itsaso Adriatikoaren ertzetako herritarrek bakarrik ezagutzen duten, bere zukuaren mikaztasun garratzarengatik pipirik eta zomorrorik ez hartzeaz gainera, suarekin ere ez da pizten, eta bera bakarrik berez ez da erretzen, ez bada, harria balitz bezala, karea egiteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Hara-hona ibiltzen zen ordoki latzean, alertzez eta urkiz beteriko sastraketan, pinudietan, lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Han alertzeek arku bat marrazten zuten, bide nagusiak haren sokarena egiten zuela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 233. orr.

Une hartan, zuziak itzali ziren, osorik ahiturik, eta iluntasuna beltz samarra zen artean, alertzeen aterpean, behinik behin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Handik gutxira, Mikel Strogoff, zaldia uhaletik herrestan eramanez, alertzezko baso txiki batera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Alertze multzo baten atzean ipini orduko, argi zirriborrotsu bat agertu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

2 alertze europar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Suitzako Alpeetako klima gogorrean alertzeak ongi hazten zirela ikusita, alertzeak ekartzea erabaki zen, baina erabili zirenak alertze europarrak izan ordez, japoniarrak ziren, eta hauek ez zuten hain ongi jasaten hotza, ondorioz landaketen porrota ekarriz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz UEU, 2000

3 alertze japoniar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azken urteotan espezie berri ugari ikusi ditugu gure basoetan, beti ere produkzio azkarra lortzeko helburuarekin landatutakoak: intsignis pinua, larizio pinua, makala, douglas izeia, haritz amerikarra edo alertze japoniarrak... ETC-prentsa   Argia, 2001-07-15

Espezie aloktono hauek daude: pinu insignis amerikarra, alertze japoniarra, lawson altzifrea, eta abar. Indiako gaztainondoa ere asko landatu da Euskal Herrian. ETC-prentsa   Berria, 2013-09-05

4 japoniar alertze (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Japoniar laritza edo japoniar alertzea ("Larix kaempferi"), "Laritz Larix" generoko espeziea da, "Pinazeo Pinaceae" familiakoa. ETC-entziklopedia   Japoniar laritz, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus