Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alertatu, alerta(tu), alertatzen da ad erne jarrarazi, erne jarri.
Zenbat aldiz ez ote nion kontatu, behin, lagun baten etxeko txakurrak aztaletan haginka egin, erietxera eraman, eta tetanoaren aurkako indizioa ipini zidatenekoa; edo hondartzako beste hura, Gurutze Gorrikoek, nire estuasunaz alertaturik, bozgorailuetatik jendea mugiarazi, eta erdi itota uretatik atera nindutenekoa. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.