Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abian 1 (ETCn 20.663 agerraldi) adlag ibiltzen hasten, zerbait egiten hasten; azkar, berehala. ik abiatu.

Balaki ama xaharrak egun non naizen, eta nora abian, erran lezake, maiz fatalismoak emaiten duen baretasunarekin: "Zer mentsa!".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Zaldiko-maldikoan zelan zaldiak denak abian eta hala ere denak beti elkarren arteko distantzia berean, carroussel zoro-eroan, horrelaxe gabiltzala ematen dit niri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

Semaforo gorrian stop eginda, ibilgailua ralentian, udaltzain-autoa ikusi dute eskumatik abian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Antxeta aldra batek, zalaparta gaitzetan, San Martin auzo aldera jo zuen; haratago abian itxuraz, Egia, Loiola eta Ametzagañaruntz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

Afruntua abian sakrifizio bilakatu nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Lehen harridura gainditu eta irria lasaitu ondoan, ohartzen naiz ura burrustaka doala ibiltokitik beheiti, burdin zirien beste aldera, zaintzalea dagoen tokira, pasabidera, gero eta ur gehiago urbideetara abian, eta hainbeste handituak dira urak non urbideak berak itotzen ari diren, gainditurik, garratoinak urbideetarik haizatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.

Abian zihoazen bidean gorpuzkiak utziz, begi-besoak galduz, azken portura iritsitakoan den-dena izango baitzitzaien soberako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

On Camillok ez zuen ezer ulertzen eta infernuko zarata sentitzen zuen belarri barruetan, eta trena berriro abian hasi zenean, konpartimendua lorez, botilaz, paketez eta fardelez beterik aurkitu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 136. orr.

Eta bitartean Machadoren aurkako ezkerretarako iraultza, abian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

Adiskidea gaizki omen zen: zinez behar ez zuen haragi meta batekin ordaintzera abian, pentsatu baino gastu gehiago obratzen ene errezibitzeko, jakinez ez nuela ardikia maite eta lo eskasez etorriko nintzaiola ez hain gose.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 176. orr.

2 abian eduki

Une honetan, noski, ikerketa abian daukagu inolako irregulartasunik gertatu zen edo ez aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Donostiako Udala auzotarren kexen jakitun da, eta guztiei erantzun nahian hainbat proiektu dauzka abian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

3 abian egon

Lehenagotik abian bazegoen ere, atzo inauguratu zuten ofizialki eraikin erraldoia.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

- Turkia: Hegaztiak hiltzeko operazioa abian dago kutsaturiko eskualdeetan.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Abian zeuden negoziaketetan bazegoela nolabaiteko itxaropena denak ontziratzeko agindua lortzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

Gerra galdu eta modernizazio prozesua abian dagoenez, ohiko gogo tristura japoniarrera itzuli nahi du, mono no aware, edertasun une bakanak jasoz bidean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Desarautze-politikak, bere aldetik, komunikazioen iraultzarekin batera, finantza-globalizazioaren prozesua sendotu du - alegia, eguneko ordu guztietan ia abian dagoen finantza-sare global bat sortzea eragin du -, eta baita prozesu hark nahitaez behar zuen ordaina ere, hots, diru-egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Eta bat-batean, beste mundurako abian banengo bezala, neure buruaz urrikaldu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

Usain hori garunetan sartu zitzaidan, eta berriro abian nengoela sentitu nuen berehala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Baina abian zegoen dena, soinua jotzen jarraitzea beste aukerarik ez neukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 308. orr.

Istant batean abian zegoen bikotea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

4 abian ezarri

Hizkuntza politika abian ezartzeko Barne ministroaren zain egon behar dela dio Max Brissonek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Euskal departamenduari buruzko erreferendumaren gaia abian ezarriko dute, Kontseilu Nagusiari aipagaietan ezarri dezan eskatuz eta, bestela, Pirinio Atlantikoetan 50.000 izenpetze biltzera joanez.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Prefeturak neguko planaren lehen atala abian ezarri du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

5 abian ipini

1960ko Iraultza abian ipini zen sasoi hartan, sarri egin ohi zen honako iragarpen hau: Euskara eskolan eta telebistan sartzen denean, betiko salbatuta izango da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 131. orr.

Lanbide berriak sortu ziren: itzultzaileak kopiatzaileen ordez, notariotzan aritu zirenak, burokratak etab., eta, beste gabe, literaturaren, artearen zein filosofiaren eraldatze-prozesua abian ipini zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Aita Jose Agustin Mendizabal gureak patxada betez abian ipini zuen Segura Irratiko martxa, ahalik eta ongien neraman 1978ko martxo akaberan ordezkoak hartu behar izan nizkionetik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 121. orr.

ETAren agiriak bake prozesua abian ipini eta horren ondorioz presoak Euskal Herrira hurbilduko dituztela entzun badute ere, oraingoz ez dira askorik fio.  Berria - Harian   2006-03-26

6 abian izan

-Abian naiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 164. orr.

Lineaz bertzaldera ez zen deus aditzen, nire etxea izandakoari zegokion grabagailua abian zelako marka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Aldi berria abian da, segida ez da eten, ez kalean, ez lantokietan, ez itzalpeko ostatu hauetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

Guk ere bat egin dezagun abian den iraultza eder horrekin!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 283. orr.

Ezkerrean abian dira bi hautagai duela sei urte bezala: François Gougne mediku sozialista eta Louis Labadot komunista.  Herria   2001-03-08

Helegite hark abian zen prozesua geldiarazi zuen, eta, hargatik, gaur oraindik zedarritu gabe daude arara herri indigenari dagozkion lurrak.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Baina, martxo dontsu honek ba ote du ezer zori dezentekorik, edo dena da zoritxar eta maldizio? Martxoa abian denerako, eta batzuetan dezente arinago, otea da lore-ekarle fidelena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Pagano herrietara abian diren apez gaztek, ba-eta hemen berean Misionest egin nahi direnek, martir eskualdun hori hartu behar lukete patroin eta bidaritzat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 205. orr.

Eta hala, laurogeiko hamarkada abian zela, asko espero ez nuen deia jaso nuen Xorroxin Irratiko lagunengandik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 122. orr.

Azpikeria agerian geratu zenean, gerra abian zen eta hildakoak hamarna milaka kontatzen ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

7 abian jarri

Lainoa altxatzen zenean, berriz, kanpamentua jaso eta abian jartzen ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 197. orr.

Hori esanik, zigorra astindu eta mandoak abian jarri zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Trena abian jarri zen berriro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Alkatea ere orduantxe sartu zen [...], eta eskuaz zalgurdiko sabaia joz, abian jartzeko agindu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.

Cirok makina abian jarri, palanka jiratu eta lurrikara gertatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Motor zahar haietako bat abian jartzeko probak egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Sekulako ehizaldia jarri zuten abian Alexandriako agintariek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Demokrazia (Rousseauren zentzuan) geurean behingoz abian jartzeak, araudi berri bat eskatzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.

Aldi hori, normalean keynesianismo deitzen zaiona, Estatu Batuetan hasi zen, 1933an abian jarri zen New Deal delakoarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Truke haietan oinarrituta jarri zen abian europar mundu-ekonomia, eta handik aterako ziren kapitalismoa eta ekonomiaren globalizazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Libertinoek naturatik jasotzen dituzte abian jartzen dituzten irizpideak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

Proiektua abian jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Urratsez urrats Euskal Herri berri bat abian jartzeko.  Herria   2003-02-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abian da (92); abian da eta (4); abian dago (6); abian dagoen (6); abian daude (5); abian dela (16); abian den (17); abian dira (26); abian diren (23); abian direnak (4); abian ditu (4); abian du (7); abian duela (4); abian duen (8); abian ekimena (4); abian erredakzioa (4); abian eta (9); abian euskal (4); abian ezarri (7); abian ezarriko (4); abian ezartzea (4); abian ezartzeko (5); abian gaur (4); abian hainbat (5); abian ipini (4); abian izango (9); abian izango da (5); abian jar (15); abian jarri (423); abian jarri ahal (9); abian jarri aurretik (8); abian jarri behar (14); abian jarri beharra (4); abian jarri beharreko (5); abian jarri berri (4); abian jarri da (9); abian jarri den (6); abian jarri dira (4); abian jarri diren (6); abian jarri dituzte (7); abian jarri du (28); abian jarri duen (8); abian jarri dute (13); abian jarri duten (5); abian jarri eta (22); abian jarri nahi (21); abian jarri zen (39); abian jarri zenean (7); abian jarri zenetik (9); abian jarri ziren (17); abian jarri zituen (6); abian jarri zuen (34); abian jarri zuten (14); abian jarri zutenetik (5); abian jarria (8); abian jarriko (67); abian jarriko da (4); abian jarriko den (7); abian jarriko dituzten (6); abian jarriko du (8); abian jarriko duela (9); abian jarriko dute (6); abian jarrita (4); abian jarritako (97); abian jarriz (7); abian jartzea (85); abian jartzea da (4); abian jartzea erabaki (5); abian jartzea eskatu (4); abian jartzea eta (5); abian jartzeak (6); abian jartzeko (180); abian jartzeko agindu (4); abian jartzeko asmoa (8); abian jartzeko asmoz (4); abian jartzeko eskatu (8); abian jartzeko eta (7); abian jartzeko prest (5); abian jartzen (51); abian jartzen duen (4); abian jartzen ez (4); abian jartzera (9); abian zegoen (5); abian zela (6); abian zen (15); abian ziren (5)

arte abian (4); aurrera abian (4); bat abian (86); bat abian jarri (17); bat abian jarriko (4); bat abian jartzea (17); bat abian jartzeko (26); batean abian (4); batzuk abian (6); berehala abian (6); berri bat abian (5); berria abian (8); berriak abian (6); berriro abian (19); berriro abian jarri (5); berriro abian jartzeko (5); berriz abian (26); berriz abian jarri (4); berriz abian jarriko (4); berriz abian jartzeko (8); berriz ere abian (4); buruz abian (8); da abian (59); da abian jarri (5); dago abian (11); dagoeneko abian (5); dira abian (18); ditu abian (13); ditugu abian (6); dituzte abian (18); du abian (89); duen prozesua abian (4); dugu abian (6); dute abian (54); egitasmoa abian (10); egitasmoa abian jarri (4); egitasmoak abian (5); ekimena abian (7); ekimenak abian (9); ekimenak abian jartzeko (4); eraginkorrak abian (5); ere abian (22); ere abian jarri (6); erreforma abian (4); eta abian (39); eta abian jarri (20); eta abian jartzen (5); eztabaida abian (4); fasea abian (4); gobernuak abian (4); guztiak abian (4); hartu eta abian (4); hau abian (4); hori abian (8); hori abian jarri (4); horiek abian (4); ikerketa abian (15); ikerketa abian da (4); ikerketa abian jarri (6); ikerketa bat abian (5); jada abian (6); jaialdia abian (4); jarri da abian (10); jarri dira abian (6); jarri ditu abian (6); jarri dituzte abian (9); jarri du abian (50); jarri dute abian (36); jarri zen abian (22); jarri ziren abian (5); jarri zuen abian (34); jarri zuten abian (40); jarriko da abian (28); jarriko dira abian (8); jarriko dituzte abian (4); jarriko du abian (27); jarriko dute abian (11); jartzen da abian (9); jaurlaritzak abian (4); jaurlaritzak abian jarri (4); kanpaina abian (16); kanpaina abian da (5); kanpaina abian jarri (8); kanpaina bat abian (4); katalunian abian (4); kontra abian (4); lanak abian (4); legea abian (7); legebiltzarra berriz abian (4); mahaia abian (6); mahaia abian jartzea (4); makina abian (4); nahi du abian (4); negoziazioak abian (6); neurriak abian (13); neurriak abian jarri (4); ondoren abian (4); orain abian (5); plana abian (23); plana abian jarri (9); plana abian jarriko (4); plana abian jartzeko (4); politika abian (8); ppk abian (4); programa abian (7); programa abian jarri (4); proiektua abian (16); proiektua abian jarri (5); proiektua abian jartzeko (4); prozedura abian (7); prozesu bat abian (18); prozesua abian (39); prozesua abian jarri (11); prozesua abian jartzea (4); prozesua abian jartzeko (9); prozesurik abian (4); sailak abian (4); sistema abian (4); trena abian (6); trena abian jarri (5); udalak abian (4); urte abian (7); urte abian jarritako (5); urtean abian (4); zen abian (27); ziren abian (6); zuen abian (36); zuten abian (41)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus