Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alerta 1 iz adi egon behar den egoera.

Horri deitzen diogu guk alerta goiztiarreko sistema.  Berria - Mundua   2004-12-30

Sailburuordearen esanetan, horiek protokolo zehatz bati jarraituz, sail ezberdinen koordinazioari eutsiko liokete alertaren bat egonez gero eta segurtasun planak abiaraziko lituzkete.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Belgikan alerta piztu zuen atzo hilda agertu zen beltxarga batek.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Danubioaren maila igoerak alerta eragin zuen Errumaniako hegoaldeko 100 bat hiri eta herritan.  Berria - Mundua   2006-04-05

Beherako kasu asko agertu direla eta, alerta dekretatu du El Salvadorko Gobernuak.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Hiru egunez zehaztutako mugak gainditzen direnean, gutxienekoak eta gehienezkoak, larrialdietarako alerta martxan jarriko da.  Berria - Harian   2005-06-18

Baina alerta alarma bihurtu da, eta hegaztiak hazten ari diren pertsonak ari dira horren ondorioak jasaten.  Berria - Gaiak   2006-03-02

New Yorketik Washingtonera zihoan hegazkin bat desbideratu dute alertagatik.  Berria - Mundua   2004-01-11

Israelgo Armada eta Polizia alertan izan ziren atzo Israelen zein Zisjordanian.  Berria - Mundua   2004-07-16

Segurtasun indarretako 370.000 kide alertan daude.  Berria - Mundua   2006-03-12

Etxe Zuriak alertan jarri ditu finantza guneak ustezko eraso mehatxuengatik.  Berria - Mundua   2004-08-03

Beste batek lortu zuen Kelkit ibaiko urlasterretatik igerika irtetea, eta berak zuen alerta eman.  Berria - Mundua   2006-03-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain berriro ere hegazti kutsatuak agertu direla eta, "alerta gorria" deitu dute Pakistango agintariek.  Berria - Gaiak   2006-04-18

EZLNk "alerta gorria" ezarri eta Chiapasen bildu ditu zapatistak.  Berria - Harian   2005-06-22

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak egunotan ezarritako alerta laranja egoerarekin.  Berria - Mundua   2004-08-06

Pedro Solbes Espainiako Ekonomia ministroaren iritziz, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak ekainean egingo direnez, "arrazoi politikoak" lehenetsi ziren atzo eta, beraz, "alerta azkarra" ezartzeko irizpideak berregokitu egin ziren.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Abeltzaintzako profesionalentzat alerta orokorra esan nahi du honek.  Berria - Harian   2005-10-14

Birus eta Segurtasun Informatikoari buruzko Alerta Goiztiarreko Zentroak birusaren aurka egin ahal izateko zenabait programa eskaintzen ditu bere web orrian.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Gezurrezko alerta berriro!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 49. orr.

Fitxa horiek bete dituztenekin harremanetan sartuko dira zerbitzu sozialak, "Canicule plana"ren bigarren graduko alerta prefetak finkatzen duen puntutik.  Herria   2004-07-15

3 (hitz elkartuetan)

Eroritako bi airekoak radar pantailetatik desagertu zirela adierazi zen, Sibir Airlinesko hegazginaren kasuan, eta tripulazioak alerta seinale bat igorri zuen.  Berria - Mundua   2004-08-26

Hasieran, alerta mezu hori hegazkinean bahiketa bat gertatu zen seinalea zela aipatu bazen ere, Sibir konpainiako arduradunek zehaztu zuten geroago galbide egoera batez abisatzekoa zela.  Berria - Mundua   2004-08-26

Indiako Ozeanoan 'tsunami'-ak antzemateko alerta sistema ezartzea hitzartu dute nazioarteko agintariek.  Berria - Harian   2005-01-07

Iaz Ozeano Indikoan halako alerta sistemak jartzeko proposamenek oihartzun eskasa izan zuten.  Berria - Mundua   2004-12-30

Europako estatu gehienetako alerta mailak gora egin zuela jakinarazi zuen Giuseppe Pisanu Italiako Barne ministroak atzo.  Berria - Harian   2005-07-08

Etxe Zuriak igandean alerta maila altua ezarri zuen Washington eta New Yorken.  Berria - Mundua   2004-08-04

Londresko atentatuen eraginez, alerta mailetan bigarrena ezarri du Estatu Batuetako Gobernuak herrialde osoko metro, geltoki, autobus eta errepideetan.  Berria - Harian   2005-07-09

"Lagun iezaguzu terrorismoa gailentzen" zioen, Madrilgo erasoaren ondoren, Erresuma Batuan hasiera eman zioten alerta kanpaina batek.  Berria - Harian   2005-07-08

Alerta plana jarri dute martxan Irlandak, Erresuma Batuak, Belgikak eta Frantziak.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Peter arin altxatu zen, txakur bat bezain bizi, eta alerta oihu batekin beste denak esnatu zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 119. orr.

Stockholmeko Konferentziaren ostean ere alerta ahotsek berean jarraitzen zuten.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Otsail egun batean, kutsadura alertan eta otsoaren hotzarekin, jelan irrista egin eta, besoa apurtu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 168. orr.

Alerta eta segurtasun neurriak abian jartzeko iragarpena.  Berria - Mundua   2004-08-05

Hugo Chavezek presidente jarraituko duen edo ez erabakitzeko erreferendumerako 15 egun falta direla, nagusi dira indarkeria alertak.  Berria - Mundua   2004-08-01

4 (adizlagun gisa)

Alerta daude denak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 27. orr.

5 alerta egoera

Zer ote, zer ote... eta ez du, bada, itsuaren larruzko alportxa ikusten! Oh, fuck! Alerta egoera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Hala, alerta-egoera ezarri dute zenbait herrialdek.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Espainiako Babes Zibilerako Zuzendaritzak alerta egoera indarrean jarri du Hego Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Atzo euria egiteari utzi zion arren, uharteko agintariek alerta egoera mantentzea erabaki zuten.  Berria - Mundua   2004-05-27

Etxe Zuriak lehengo astean, alerta egoera maila altuenera igo zuen Washingtongo eta New Yorkeko finantza guneetan, talde terroristak egin zitzakeen atentatuen beldurrez.  Berria - Mundua   2004-08-04

Iazko planarekin alderatuz, beste alerta egoera bat bada aurten, laranja alegia.  Berria - Harian   2005-06-18

Georgian, berriz, alerta egoeran daude.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Larunbataz geroztik, alerta egoeran da errepideetako larrialdi zerbitzua.  Berria - Harian   2005-01-25

Ostatuko pantailan, larru jotze gordinezko bideo haragitsuak ene borondatearen aurka ikus nitzakeen bat-batean abiatzen, Malibuko itsas ertzetan filmatuak segur aski, hondartza alerta egoeran ez zenean behintzat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

Camarines, Aurora eta Quezon probintziak iragango dituela aurreikusten da eta alerta egoeran jarri dira.  Berria - Mundua   2004-12-02

Udan beroarengandik babesteko aholkuak emanen dira eta ministerioak erabakiz gero, alerta egoeraren informazioa noiznahiu emango da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Espainiako, autonomi erkidegoetako eta tokian tokiko agintariek krisi kabinete bat eratuko dute, eta alerta egoeraren arabera, garraiobideak edo jomuga izan daitezkeen lekuak babesteko plan bat ezarri beharko du.  Berria - Harian   2005-03-09

Osasun Ministroak alerta egoeratik ekintzetara pasatzeko eskatuko dio Larrialdi Batzordeari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

6 alerta jo (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Hala, bada, geure harpidedunei alerta jotzen diegu, beren uste onean ezustean harrapa ez ditzaten. ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

Zutitu, bere onera ekartzen saiatu, bere txamarrarekin estali, eta txistu egiten du grina betean, alerta jo eta laguntza etor dadila eskatzeko. ETC-literatura, saiakera   Tximistak, Jean Echenoz (Gerardo Markuleta), Meettok, 2012

Alerta jo dute. ETC-literatura, saiakera   Samina, Marguerite Duras (Xabier Artola), Erein / Igela, 2014

Nik alerta jo orduko, hanka egin zuen tximistak bezala, mamba berde bat bezain arin. ETC-literatura, saiakera   Ene herri txikia, Gaël Faye (Irati Bereau), Igela, 2019

Ziurrenik, biktimak -18 urte eta jatorriz Madrilgoa izanik- ez zezan modu azkarrean alerta joETC-literatura, saiakera   Nik sinesten dizut, Samara Velte, Jakin / Berria / Elkar, 2019

Kolonbia ondoko herrialdeetako agintariek alerta jo dute, baita beren babesle Estatu Batuen interesen menpe egoteari ezer txarrik ikusten ez diotenek ere. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-01-27

Erradioaktibitatea neurtzen dituzten tresnek alerta jo zuten hiru aldiz, baina hondakindegiko zuzendaritzak erabaki zuen bazter batean gordetzea, arriskurik ez dagoela azalduz. ETC-prentsa   Berria, 2003-09-16

Arratsaldean izan zen itsasgora, eta Bilbon alerta jo zuen Udalak. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-28

Oraingoz, ordea, ez dira iritsi alerta jotzeko adinako altuerara. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-06

Ikerketa egiten duen IFFN International Forest Fire News buletinak alerta jo zuen 21 orrialdeko txosten mamitsuan: "Portugaleko-2003ko-mendietako-suteen-erro-sakonak". ETC-prentsa   Argia, 2017-07-09

Garai latzak zetozak, abisatzen diat: klimak alerta jo dik, gazte. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-12-20

7 aurre alerta (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Aurrealerta edo aurre alerta hondamendi bat gertatzeko arriskuaren berri izaten denean, hura gertatu baino lehen agintari eskudunek ezartzen duten lehenengo arrisku egoera da. ETC-entziklopedia   Aurrealerta, Wikipedia

Edonola ere, aurre alertak iraun bitartean Foruzaingoak, Errepideak Gordetzeko Kontrol Zentroak eta Nafarroako Larrialdien Agentziak errepide sarea bereziki begiratuko dute. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-03

Ibaien emaria ikusita, aurre alerta egoeran izan dira Nafarroan. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus