Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alergologo 1 iz eritasun alergikoetan espezialista den sendagilea.
Sendagaiek eragindako alergia, idatziko du alergologoak, analisien emaitzak ikusi ondoren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.
Alergologoak esandakoa zorrotz bete behar da. Berria - Gaiak 2004-12-02
2 izond eritasun alergikoetan espezialista dena.
Ospitalean lagun alergologoa daukat, oso ona, eta hari deitu nion; semea eramateko esan zidan, tarte bat egingo zidala goiz horretan bertan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 104. orr.