Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alergiko 1 izond alergiari dagokiona; alergia duena.

", bere ondoan esertzen den emakume alergikoari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Txertoa jasotzen duten ume guztien artean, batzuek erreakzio alergikoa erakutsiko dute, baina txerto horiei esker ezin ditugu ahaztu salbatu diren hainbat eta hainbat bizitza.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Datu bat: umeen %15ek dute rinitis alergikoa.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Baina umea alergikoa duk, dezente alergikoa; botiketan diru dezente gastatu beharko dik neskak: lortzen erraza ez den dirua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

Ez al zenekien bada alergikoa nintzela?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 43. orr.

Bitxia ez al da, "esentzialismoari" alergikoak ziren irakurleek hau guztia hain atsegin izatea?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 138. orr.

Tabakoaren inguruan idatzitako guztia bildu, eta Alergiaren eta asma alergikoaren prebentzioa izenburuko txostena egin dugu guk.  Berria - Gaiak   2004-12-02

2 ekzema alergiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Dermatitis atopikoa edo ekzema alergikoa bularreko ahurretan agertzen diren lesio eritematoso-besikulosoak da, oso pruriginosoak, batez ere aurpegian, larruazaleko tolesetan kokatuak (ukondoan, belaunatzean, garondoan, belarrien atzealdean) eta heda daitezkeenak. ETC-entziklopedia   Dermatitis atopiko, Wikipedia

3 erreakzio alergiko

Txertoa jasotzen duten ume guztien artean, batzuek erreakzio alergikoa erakutsiko dute, baina txerto horiei esker ezin ditugu ahaztu salbatu diren hainbat eta hainbat bizitza.  Berria - Gaiak   2006-05-05

4 errinitis alergiko

Asma eta errinitis alergikoa dira ezagunenak.  Berria - Gaiak   2006-03-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus