Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alergia 1 iz substantzia jakin bati buruz gorputzak agertzen duen erreakzio desegokia.

Pertsona gehienentzat normalak diren eragileen aurrean gorputzak agertzen duen gehiegizko sentikortasuna izatea da alergia.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Ume askok, gainera, botikak hartu behar izan dituzte eta gelara mozorroarekin joan, hautsari alergia diotelako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Alergia baten sintomak izan zitezkeela otu zitzaidan, baina ez naiz arlo horretan aditua eta artega samar jarri nintzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 104. orr.

Botikak hartu beharra dauka gaixoak, kortikoideak eta beste, hantura galarazteko, eta alergia eragin diote.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Sendagaiek eragindako alergia, idatziko du alergologoak, analisien emaitzak ikusi ondoren.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Zein ontzi diren kantzerigenoak, nolakoak ezin diren berrerabili, zerk sortzen duen alergia, zerk intolerantzia, zerk burukomin, azkura edo nekea, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

Segurola ospitaletik irten eta egun batzuetara berriro ingresatu behar izan zuten alergia batengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

AEBetako Alergia eta Gaitz Kutsagarrien zuzendariak, Anthony Faucik, pandemia gertatzeko arriskua "oso handia" dela esan zuen.  Berria - Gaiak   2006-01-29

Gizon gaztea asaldaturik zegoen, lehenago ez baitzuen inoiz korderik galdu, eta inoiz ez baitzioten nafarreri zuria eta lorautsak eragindako alergia txiki bat baino eritasun larriagorik diagnostikatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Hiruretan lantzen dituzte erreuma eta arnasketa arazoak, estres arazoekin batera, baina badituzte beren ñabardunak: Fiteron eta Kanbon asma eta alergia kasuetan egindako lanagatik ere ezagutarazi dira neurri batean, eta Zestoan gibelaren, besikularen eta azalarenetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Txirrindulari azpeitiarrak Itzulia utzi du, alergia arazoengatik; pena, ilusioz gainezka baitzegoen.  Berria - Kirola   2004-04-06

Alergia aurrekariak zituzten sendietan jaiotako 865 haurri jarraipena egin zieten Municheko ikertzailek.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Produktu batzuek (glutena, esnea, kakahuetea, etab.), pertsona zenbaitengan intolerantzia eta alergiak sorrarazten dituzten arren, mesedegarri dira gizakiarentzat oro har edo gizaki askorentzat, bereziki.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 46. orr.

Alergiak besoetan eragindako urradurak ere "lehortu" zaizkiola.  Berria - Kirola   2004-02-28

Teoria horren arabera, haurtzaroan infekzio asko izaten dituzten haurrek alergiak izateko arrisku txikiagoa dute.  Berria - Gaiak   2004-05-02

Zesarearen bidez jaiotako haurrek alergiak garatzeko arrisku handiagoa dute.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Higienearen Teoriaren arabera, baina, larregizko higienea alergiaren faktore eragile bat da.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Mendebaldeko herrietan lau umetik batek alergiaren bat du.  Berria - Gaiak   2004-12-02

2 irud/hed

-Marjoriek alergia die erleei -esan zuen Melek-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Orain alergia zion lanari, gorroto bezeroei, higuin ikaragarria bankariei eta enpresa-gizonei, aspaldi utzia zion klub pribatura joateari eta etxetik ateratzen zen aldi bakanetan metro-geltokien anonimatuan bilatzen zuen babesa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Carlos Gili entzun nion, hitzaldi batean, urtean behin nahitaez antzerkira joan behar izatea jarriko lukeela, ikusteko ez duela ez alergiarik ez gaixotasunik sortzen; alderantziz, oso ona dela osasunerako.  Berria - Kultura   2006-01-06

Gaitz mentalek eragiten diguten hozkia izan liteke, gazteek zaharrengana izaten dugun erruki-falta, edozein gaixotegik sorrarazten dituen tristura eta alergia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.

-Alergia? Zeini? Zeri? Nori?  Berria - Kultura   2004-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alergia eta (5); alergiak eta (7); alergiaren bat (4); eta alergia (6); eta alergiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus