Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alemaniar (ETCn 14.943 agerraldi; orobat alemandar g.er.) 1 izlag Alemanikoa, Alemaniari dagokiona. ik aleman. (personez)

Gudarostearentzat lanean ari ez diren alemaniar emakume eta haurrak kostaldeetara atera behar dituzte, eta Groningen, Frisia eta Gueldres probintzietara eraman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

Bere gorputz judua tauletan erakutsi du alemaniar gazte garbien aurrean.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.

Alemaniar arkitektoa, 1883-1969.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Alemaniar jatorriko aitona-amonen gorabeherak Alsazian, alemaniar izan nahi eta ezinaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Immanuel Kant, Filosofia Unibertsitate germanikoetara bideratu zuen moderniaren aitapontekoa, alemaniar pentsalaria dugu, berak halaxe aldarrikatu zuelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Forma sinbolikoaren kontzeptua, lehen ere aurkitu duguna (ikus 3. kapitulua, III.3.3), Ernst Cassirer alemaniar filosofoari zor zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Ez irakurri alemaniar metafisikari horiek; horien filosofia mozkortu bai baina elikatzen ez duen alkohol bat bezala da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Horixe iruditzen zaigu hirurogeita hamar urte geroago ere: alemaniar artista eta intelektual belaunaldi oso bat, 1920 inguru horretan, espresionista izan zela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.

Alemaniar agintariek horrelako ibilgailuez baliatzerik uzten ez dietenak, oinez ere bai.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

Su-bonba karga handia zeramaten bi hegazkin ingeles alemaniar ofizialen zentroaren gain-gainean erori ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.

-Garai hartan alemaniar soldaduon kontrako neurriei buruzko zurrumurruak bolo-bolo zebiltzan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Aliatuek ez zuten Gerhard Bahr-en fedearekin zerikusirik ez zuen alemaniar zibilik hil Bigarren Mundu Gerran?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 159. orr.

Azken hilabete haietan elkarlanean aritu behar izan zuen alemaniar agente anitzekin, SD informazio zerbitzu nazikoak gehienak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Alemaniar gudarostea indarrez eta oldarrez ari zen Frantzian sartzen; frantses gudarostea ez zegoen prestatuta hari aurre egiteko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

-Holandako alemaniar okupazio indarrekin bat eginda zegoen polizia taldea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

Alemaniar eta japoniar ekoizleen mozkinen tarteen murrizteak bigundu zuen, bestalde, truke-tasen doikuntza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

2 (bestelakoez)

Alemaniar hizkuntza horrela iraintzea ere!  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Handik laster sortu zen eta indartu Hitlerren alderdi nazia edo Nazional-sozialista, Versaillesen alemaniar aberriak jasan Diktat itsusia mendeka omen zezakeen alderdi bakarra.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 79. orr.

Napoleonek frantziar legearen kodetze egin berria sartu zuen bere inperioko italiar, flandriar, alemaniar eta poloniar lurraldeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Kokaleku berria erabakitzen duten bitartean, Polonian dagoen alemaniar enpresa batekin joint venture bat sinatuko dute.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Eskandinaviarren hegemonia militarrari eta merkataritzazkoari erantzunez, alemaniar hiriek, haiek ere lortua baitzuten beregaintasun politikoa, Baltikoko hegoalde osoan zabaldu zuten beren eragina, armen eta merkataritzaren bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Kokaleku berria erabakitzen duten bitartean, Polonian dagoen alemaniar enpresa batekin joint venture bat sinatuko dute.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

1985eko otsailean jadanik, alemaniar banku zentralak (Bundesbank), epe laburreko tasak apur bat igoaz, dolarraren balioa nabarmen jaistea lortu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Pimi abisatu dio; hark bere behinolako bulegoan alemaniar irratia sintonizatu du eta ateari giltza eman dio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Gerra Handiko alemaniar metrailadorez osatutako arma karga zeraman Rotterdameko portutik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Ez du, bada, definizio bat eskaintzen; esan bezala, nahiago du bereizketa bat egin bi tradizioen artean eta horrela Erlijioaren Filosofia deskribatu: batek, alemaniar tradizioa gogorarazten du eta, besteak, ingelesa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 263. orr.

Lehen predikari dominikarra, Johannes Eckhart da, alemaniar Mistikaren ordezkari indartsu eta sakonena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Oroitzen naiz hirurogei urte bete berri zituela orduantxe, eta barne-medikuntzako medikua zela Columbia-Presbyterian Hospital erietxean, eta alemaniar azentu arin batekin hitz egiten zuela ingelesez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Brahmsen Alemaniar Requiem bat emango dute.  Berria - Kultura   2004-05-28

3 (izenondo gisa)

Andreas alemaniarrak herrikide ugari aurkitu ditu Nafarroan, Itoizko urtegiaren kontrako borrokan. Schuss, berriz, mutil alemaniar ile-hori bat zen, medikuntza bukatu berria zuena eta hegazkin-istripu bat izan zuena inguru haietan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 86. orr.

Uda honetan kazetari alemaniar bat fusilatu dute, nire adiskidea zena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.

Obabako fabrika bateko ingeniari alemaniarraren alaba baitzen Victoria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Sendagile alemaniar eta frantsesen asmakeriak dira horiek; urkatu egingo nituzke denak horregatik! hildako ofizial alemaniar baten Lüger-a.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.

Patruila alemaniarrak ez ziren bereziki kantu zaleak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 75. orr.

Filosofo alemaniar garaikideen obrak ikasi eta ikasi aritu zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Fiumeko zapatari bat, Zarako apaiz bat, dentista bat eta bi anaia judu alemaniar, bata dantza-irakaslea eta bestea filatelikoa, Bernardo eta Villi izenekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

Kontua da Gukzovski printzearen etxaldean bazela administratzaile alemaniar bat, gizon gaztea bera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 413. orr.

Zerga-ordaintzale iparramerikerrek mila pintzel emango dituzte dohain zure Margolari Alemaniar Gazteen Ligarentzako.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 49. orr.

Berdin emazte-lapur alemaniar edo hari-laukote konpositore trebeak izan?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Laburtzeko, hortaz, albait bizkorren jakinaren gainean jartzera etorri haiz, badela hegazkin armada alemaniar bat ni abiatzea batere zuhur bihurtzen ez duena!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.

Hegazkinlari ingelesen eta alemaniarren arteko hegazkin borroka izugarri bat ikusi dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.

Joan den mendearen hasierako artearen historiaren tradizio alemaniar handitik hartuko dugu gure lehenengo adibidea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Donostiako Orfeoiak eta EOSek 'Requiem alemaniar bat' emango dute bihar eta etzi Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-09-04

Basileak historian zehar bizi izan duen eragin alemaniarraz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

Leihoak barrualdean zuen arasan, bi liburu, artean zabaldu ere egin ez zituenak: Ithurralderen Pierre Topet-Etxahun eta Gabriel Arestiren Harrizko herri hau, suomiera ikasteko eskuliburu alemaniar baten aldamenean biak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.

Oso zubi alemaniarra da, nolabait esatearren: altzairuzkoa, x formako trentzaduraz betea, graffitiz estalia, itxura zaharkitua duena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

4 iz alemaniar herritarra.

Beste aitona, alemaniarra, prusiar jasanezin bat, nazia jaiotzez, alemaniar guztiak bezala, nahiz eta nazien aurkakoa zela esanez hil, hori ere alemaniar guztiak bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.

Alemaniarrak herri-espiritu delakoaren bila hasi zirenean, Luterok Bibliari emandako interpretazioa hartu zuten aintzat, eta beren arkitektura, beren literatura.Beroki zahar bat erantziko balute bezala erantzi dute alemaniarrek etsipena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 51. orr.

Italia iparralde osoa alemaniarrek okupatu dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Norbaitek gaztigua eman zien alemaniarrei, eta alemaniarrek preso hartu zituzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 229. orr.

Oso litekeena da hau eta hau bezalako beste hainbat arimaren mugimendu azpimarragarri izatea, sublimazioa zela medio, Fray Rogeirok zaldun alemaniarraren esan-eginak horren zehazki kontatu izanaren arrazoia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 362. orr.

Mundu osoan ez da alemaniarren eta juduen artekoa bezalako etsaitasunik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

Frantses gobernu sozialistak adierazitako suspertzeko desioari alemaniarren inflazioaren kontrako ardura kontrajarri zitzaion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Alemaniarren okupazioaren denboran.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 64. orr.

Astelehenean, milaka alemaniar atera ziren kalera gobernu gorri-berdearen egitasmoa salatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-18

Baina zergatik tiro egin behar zioat alemaniar bati?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

Gizaje bikainak alemaniar hauek; ni ere herri horretakoa naizela pentsatzea ere!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

"Alemaniar guztien Führer"-ak zaurituta dauden soldaduekin hitz egin du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.

Gero eta alemaniar gehiago daude gobernu gorri-berdearen egitasmoaren aurka.  Berria - Mundua   2004-04-04

Alemaniar bat jarri behar izan dute hautatzaile, taldeari diziplina eta antolakuntza emateko.  Berria - Kirola   2004-06-25

Habermas ilustratu unibertsala baita: alemaniar postmetafisikoa baina ilustratua, azken buruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Eta orain gure negozioa hain sendo dagoenean, zure ume alemaniar mardulak eraman beharra zeneukan beren herrian hezi zitezen.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Oraindik ez duk hire lana ikasi, alemaniar alfer horrek?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Alemaniar madarikatuek hain luzaro zapaldu gaituzte, eta eduki gaituzte labana eztarrian jarrita, non adiskideak eta salbamena gauza bera baitira guretzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

5 alemaniar hizkuntza.

Alemaniarrez tutik ez baitzekien, keinuka ulertarazi zuen bere eskaera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 80. orr.

6 judu alemaniar

Urteak ziren Turin Alemaniatik ihesi joandako judu alemaniarrez betea zegoela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 169. orr.

Neskak iheslari judu alemaniarrekin elkartzen ziren, eta batzuetan haiekin konpartitzen zituzten beren aitak prestatu eta, eltze beltz eta zabaletan, sukaldean utzi ohi zituen jaki ilun haiek.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.

Amodajtarrak zeuden, Belgradoko galtzerdi-saltzaile aberats batzuk alegia, Fiumeko zapatari bat, Zarako apaiz bat, dentista bat eta bi anaia judu alemaniar, bata dantza-irakaslea eta bestea filatelikoa, Bernardo eta Villi izenekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemaniar bat (17); alemaniar batek (10); alemaniar batekin (4); alemaniar baten (10); alemaniar bati (3); alemaniar eta (10); alemaniar haren (3); alemaniar jatorriko (3); alemaniar requiem (3); alemaniar requiem bat (3); brahmsen alemaniar (3); brahmsen alemaniar requiem (3); eta alemaniar (11); hartan alemaniar (3); margolari alemaniar (3); neska alemaniar (3); soldadu alemaniar (4); zen alemaniar (3); zuen alemaniar (5)

alemaniarra da (7); alemaniarra eta (16); alemaniarra ez (3); alemaniarra gerolsteiner (6); alemaniarra izan (8); alemaniarra izan zen (6); alemaniarra izango (5); alemaniarra izango da (4); alemaniarra zela (3); alemaniarra zen (5); alemaniarrak dira (5); alemaniarrak eta (8); alemaniarrak ez (10); alemaniarrak gerolsteiner (3); alemaniarrak irabazi (12); alemaniarrak irabazi du (6); alemaniarrak irabazi zuen (6); alemaniarrak izan (3); alemaniarrak t (6); alemaniarrak t mobile (6); alemaniarraren aurka (3); alemaniarrari t mobile (5); alemaniarrek aurrera (3); alemaniarrek ere (3); alemaniarrek eta (3); alemaniarrek ez (3); alemaniarrek frantzia (3); alemaniarrek irabazi (3); alemaniarrek preso (4); alemaniarrek preso hartu (3); alemaniarren artean (3); alemaniarren aurka (3); alemaniarren esku (3); alemaniarren eta (3); alemaniarren kontra (4); alemaniarren okupazioan (3); artista alemaniarrak (5); baina alemaniarrak (5); banku alemaniarrak (3); danilo hondo alemaniarra (4); du alemaniarrak (6); du alemaniarren (3); erik zabel alemaniarra (5); erik zabel alemaniarrari (4); esan zuen alemaniarrak (4); eta alemaniarra (6); eta alemaniarrak (4); eta alemaniarrek (8); eta alemaniarren (7); filosofo alemaniarrak (3); gidari alemaniarrak (4); hegazkin alemaniarrak (3); hondo alemaniarra (5); idazle alemaniarra (3); idazle alemaniarrak (3); idealismo alemaniarra (5); jaka alemaniarra (3); jens voigt alemaniarra (3); schumacher alemaniarrak (3); stefan schumacher alemaniarrak (3); talde alemaniarrak (4); talde alemaniarraren (3); txirrindulari alemaniarra (3); txirrindulari alemaniarrak (7); voigt alemaniarra (3); zabel alemaniarra (5); zabel alemaniarrari (5); zabel alemaniarrari t (3); zinemagile alemaniarra (3); ziren alemaniarren (3); zuen alemaniarrak (6); zuten alemaniarrek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus