Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aleman (ETCn 13.796 agerraldi; orobat alemandar g.er. eta alaman g.er.) 1 izlag Alemanikoa, Alemaniari dagokiona. ik alemaniar.

Juduek eginikako talde militar hori Winston Churchill-ek sortua zuen, aleman judu gazte batzurekin.  Herria   2003-11-20

Karpatoak kultura, hizkuntza eta etnia ugari elkarrekin bizi ziren munduko zatia zen: hungariar katolikoak aleman protestanteen eta errumaniar ortodoxoen etxe berean bizi ziren, mendebaldeak ekialdearekin bat egiten zuen, antigoalekoak modernotasunarekin.  Berria - Kultura   2004-12-15

Horren etsenplü hoberena da Julio LOPEZ, espainol gerrillaria, Espainiako gerlan parte hartü züana Francoren aitzi, Nazionarteko Brigadetan, aleman komünistekin batean.  Herria   2001-07-12

Alferrik jardungo dute Aostako frankofonoek Italiako futbol taldea animatzen Frantziaren kontra, edo Aleman kantziller berriaren izena badakigu orai eta hura da Angela Merkel anderea, bozak doi-doi irabazi zituena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.

Han bisitatu Reichstag egoitza guziz famatua, aleman deputatuen biltokia.  Herria   2001-06-07

Bolzanoko aleman hiztunek gauza bera egiten, Alemania bada Italiaren aurkaria... Ez dituzte chauvinistenak engainatuko: Italiaren etsai bat dago italiera hitz egiten ez duen bakoitzaren larruan, non?, eta Italiaren muga-mugan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.

Antikristo izan nahi zuen aleman filologo harentzat, filologia sineskortasunaren etsaia da; ez dago filologo izaterik "antikristau" izan gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Aleman errabinoaren sermoiaren ondoren, beste gorazarre bat izan zen, New Yorkeko hebrear aldizkari baten argitaratzaileak egina.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Kunig von Vach aleman fraileak aldiz beilaria abisatzen du "Hemen zarela eta, arnotik xuhur edan ezazu, zeren batzuei, arima sutan ezartzen die, arnoa ezkargia bezala baitoa".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 192. orr.

Jendeak ez zigun kasurik egiten, presaka zebiltzan aleman langile saiatuak, baita garagardotegiaren pareko mozkorrak ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

Gerla aipatzean, aleman soldaduek bazuten bandera gorri luze bat, "gama"-dun gurutzearekilakoa, alimaleko haga batetik dilindan, preseski Herriko Etxearen ondoan, han baitzuten beren "Komandantur"-a.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

Aleman erizainak zerbait izkiriatu zuen kartoin puxka batean eta eni eman.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.

Benno Müller-Hill aleman genetistak garbi utzi du nola Verschuer eta Mengele Alemaniako zientzialaririk hoberenekin lan eginak ziren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.

Adio aleman familia bateko partaide izatearen pribilejioari: hori ere une horretantxe etorri zitzaidan burura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Zerbait gisaz nahi zuten anitzek aleman aztaparretatik ihes egin, Alemaniara ez joaiteko, han hilen baitzituzten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 141. orr.

Azkenak, orain ditugunak, umaldi bateko bi aleman ardi-zakur dira, senideak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.

Mendietatik aleman arrazaren jainko zahar eta ahaltsuen, Wotan eta Thorren ahotsek dei egiten digute.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.

Tratu bat egin dute aleman eta frantses gobernuek, berriz has diten garraioak La Hague-tik Alemaniarat buruz.  Herria   2001-02-08

Nazioen artean finkatuak izan ziren hitzarmenak zangopilatu zituen aleman armadak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Aleman Inperioaren bi agente.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 70. orr.

Beste aleman ikurrin haundi bat bazagon, Lasako Muno mendi kaskoan, Nafarroari so.  Herria   2004-09-30

Matxitxako eta Ogoño artera lantzean aleman ontziren bat agertzen zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 40. orr.

Helbidea lorturik, bertatik bidali nion, posta-truke pertsonal gisa, Se questo è un uomo ("Hau gizon bat bada") neure liburuaren aleman itzulpenaren ale bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Aleman letrak ikasten abiatu berri nintzen, eta izugarri gustatzen zitzaidan Urstoff hitza (Elementu, alegia: hitzez hitz, Jatorrizko gai) eta haren osaketan ageri zen Ur aurrizkia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Zure aleman-gramatika mahai gainean dago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 65. orr.

Garai bateko antzerkiaren usadioari jarraituz, aleman tankerako yiddishera jotzen zuen noizean behin, Kafkarekin izan zituen harremanez mintzatzen zenean batez ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Barruko askatasuna pentsatzaile aleman protestantismotik datozenek irakatsi diote.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 183. orr.

Haren alderat Europa batuak egiten dituen diru laguntzak behar litazkela ttipitu dio alaman gobernuak.  Herria   2002-09-05

2 (izenondo gisa pertsonekin)

Ingeniari aleman bat edo umetxo ero bat lasai asko koka ditzakezu Obaban.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 30. orr.

Uribetarren etxean adibidez kapitain aleman bat sartu zuten, hegazkinlaria, errepublikarrak ziren Uribetarrak, alemana gizon edukatua omen zen, atsegina eta adeitsua, txokolatea eta tabakoa eramaten zien askotan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Ararteko baten bidez, Abetz-i galdegin nion zentinel aleman bat jo zuen frantses bat tiroka ez zezan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Polizia aleman bat, SSetako bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Eta soldadu aleman batzuk ikusi ziren, soldadu aleman batzuk, gehiago ezin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Laster jakin dudanez, ofizial aleman batekin zuzenean berba egiteko aukera izan du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 75. orr.

Hitlerren kontra atentatu bat izan da, eta oraingo honetan ez dira izan komunista juduak edo kapitalista ingelesak, nobleziako jeneral aleman bat baizik, kondea eta gaztea, gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.

-Parisen nagok -pentsatu zuen Del Vallek saminkiro-, munduko hiririk zoragarrienean, eta kankailu aleman baten zurrungak dituk gau osoan entzun dudan bakarra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 111. orr.

Goiz guztian zehar jendea sartu eta sartu aritu zen, harik eta bi soldadu aleman ailegatu ziren arte.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Barrako mutikote aleman ilehoriak ez zidan kasu handirik egin, eta esan zidan Tino ikusteko biharamunean itzuli behar nuela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

Igerilekua zuen eta gaztetxo aleman mordoa, hantxe denak dantzan ipurtaldea mugitzen musika berrien soinuan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.

Autore alemanetan ez dago "izpiritu" metafisiko aldez aurrekorik, edozertsutarako ahalmen zedarrigabetu gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Berak espreski aitortua Nietzsche eta Spengler-en bere ezagutza da (autore alemanetan), eta "ene nietzscheismua", nik hori bakarrik aztertu baitizut.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 221. orr.

Atzerritar bat nintzen Parisen, arrotz aleman bat, artean ez zen astebete Alemaniak Polonia inbaditu zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Klaustro txikian -beirateduna zen- zortea izan nuen: turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik, apaiz katoliko bat gidari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Lotinant jauna, hona hemen aleman herria; beragatik lan egiten ari zarelakoan zaude.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Ez zuan odol bakarrekoa: bazian bere ukitu aleman eta italiarra zainetan, eta gainerakoa hungariarra zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Lau soldadutxo aleman hituen, eskaileratxoan elkarri bultzaka, bete-betean harrapatu gintuztenak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

Baina odol alemanez edertua orain.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

3 (izenondo gisa bestelakoekin)

Bere gogozko itsu eta gor batek baino ezin zezakeen dudarik izan Europa aleman batean juduek izango zuten paraderoaz: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Etxe aleman hartan Janen gelan jarri ninduten lotarako, eta hark ez zidan lo egiten uzten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Malenkonia zen etxe alemanera gauaz etortzen zena, nik txikitatik ongi ezagutzen dudan malenkonia iluna.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Akisgranen jaio zen eta alemana da sortzez; Napoleonek frantses egin zuen (Napoleonek eskualde aleman hura guztia Frantziari anexatu zion, alegia), Inperioak soldadu, eta frantsesez hitz egiten du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.

Ez nituen soportatzen film aleman haiek, zeren are gehiago sentiarazten zidaten Giselak ni utzi izanaren zauria.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

Adierazpen horren ordez ez da mundu intelektualarena erabili behar, azalpen alemanetan eskuarki egiten den moduan; izan ere, intelektualak edo sensitiboak ezagutzak besterik ez dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.

Bidean barrena nindoala, hara non ikusten dudan han ondoko zelaietan lur hartzen hegazkin aleman bat, zikoina bat, berrogeita hamar metroan lur hartzen duten horietakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.

Bereziki garagardoa, edaria eta edalontzi aleman erraldoiak.  Herria   2003-03-10

Bere entzule ikasiek xeheki jasotzen dituzte beren dialekto aleman-alsaziarrean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

· Artzain-txakur alemanetan handienak haginka egiten dio armari, ahotik bitsa dariola, amorratuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

4 iz Alemaniko herritarra. ik alemaniar 2.

Txikia nintzela, aleman bat sartu zen etxe ondoko harategira, berea beste hizkuntzarik ez zekiena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 170. orr.

Aleman batek eman zuen, azkenik, teoria horren lehenengo demostrazio osoa: Karl Friedrich Gaussek, "matematikarien printzeak".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

Harro begiratzen nion haziari: aleman batena zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 25. orr.

Lasai egoteko esaten nion, ez nuelako inolako asmorik aleman bihurtzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

750 bat aleman ba omen ziren Itsasun, horietatik 250 SSak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 39. orr.

Eskerrak gure musikari horiek aleman desertoreak ziren eta ez benetako errusiarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Ezaguna da Troiako hondakinak aleman batek ikertu zituela eta alemanen eskuetan izan zela altxorra harik eta sobietarren eskuetara igaro zen arte.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.

Bertako biztanleak -ukrainiar, aleman, judu eta errusiarrak- zalaparta ofizialki kontrolatuan bizi ziren hiri hartan, aire ustelduko etxe ilunetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Zinez nahi baitu ez dadin izan ez portugesik, ez gaztelarrik, ez frantsesik, ez ingelesik, ez alemanik, ez italiarrik, ez edozein herrikorik arbuiatuko lukeenik edo gutietsiko, haren herritar batzuen hutsak edo itzalak ikusi dituelakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Alemanok errezelo handia sortzen genien paristarrei, eta nire frantses traketsak, erdia italierazko hitzez josia, ez zuen asmatzen nire jatorrizko hizkuntzaren azentua ezkutatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

· Aleman-aleman bat, zer arraio!, esan zidan sukarrarekin topatu ninduenean, eta aleman-alemana ez nintzen izango beharbada (biziki eskertu nion nire judutasuna ez aipatu izana), baina banintzen mutil sasoikoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

5 (izenondoekin)

Lo gehiegiak ahuldu egiten ditik gorputza eta espiritua, ahuldu kontzientzia, ahuldu aleman onaren dohainak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Aleman handi bat zen, bizar-gorria, bazkaldu eta afaldu bere gelan egiten zuena, eta inorekin hitz egiten ez zuena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

Ezin zuen burutu aleman burugogor haiekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

Lantzean behin gora begiratzen genuen, ze edozein momentutan ager zitekeen berriro aleman gaizto haietako bat bere betaurreko beltzekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 65. orr.

Deabruak hartutako aleman txatxu haien asmazioa, eta orduantxe hasten nintzen ni nerbiosten eta asaldatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

Aleman bertutetsu bat!, neskak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Gizon beltzaranekin ezkontzen ziren emakume aleman ilehoriak agertzen ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

Aleman prestu batek ez dik sekula errebantxa ukatzen, nik, ahal nuen destaina handienaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 356. orr.

Nola ausartzen zara amesgaiztoa deitzen aleman gazte guztiok urte eta erdiz aberriari eskaini behar diogun lan-zerbitzuari!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

Göering-i entzun nion esaten aleman ez-duin asko zegoela istripu probokatu batean bere burua zauritu, gerrari izkina egin eta gerra-pentsioa kobratzen zuena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Ordurako aditzen ez zuten bere belarrientzat errepikatu nituen Dresdendik aleman zoritxarreko haiek ekarri zituen tren laster hartako nagusiaren hitzak: [...].  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

Friedrich Wolff aleman protestanteari entzun bazion, nola ez zidan, bada, niri entzunen, katolikoa izanik!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 33. orr.

6 (hitz elkartuen lehen osagai gisa)

-Zeurok arduratuko zarete, orduan? -esan zuen aleman-jatorria adierazten zuen frantses behartu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Amerikar herrian oro har ezkutuan zeuden nolakotasun militarrak 1917-18 eta 1941-45eko aleman-amerikar gerretan agertu zitzaizkien aurkari alemanei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.

Etzi, berriz, euskararen azterketa; baita ingeles, frantses edo aleman probak ere, bakoitzak aukeratu duenaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Aleman-agiri aizunei esker alemana izaten segituko nuen (aizuna, baina alemana).  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Armairuan aurkitu nuenak -arropa, oinetakoak, aleman-italiera hiztegi bat eta interes gutxiko liburu batzuk alemanez- ez zidan deus esaten  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

7 Alemaniako hizkuntza. ik alemanera.

Agureak nongoa nintzen antzemango zion italieraz egiteko nire moduari, aleman nahiko garbian hasi baitzitzaidan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 182. orr.

Anne Frank: ikasketak: ingeles, aleman eta nederlanderazko takigrafia, geometria, aljebra, historia, geografia, artearen historia, mitologia, biologia, Bibliako historia, Holandaren historia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 311. orr.

Thomasen diskurtsoa alemanez izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 326. orr.

Alemanez ari ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 84. orr.

Zeuk, jakina, ongi egingo duzu alemanez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 155. orr.

Alemanez ere ez daki.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 125. orr.

Agente katoliko bat eskatu zuten, fede handiko gizon bat eta, erran dizudan bezala, alemanez jakin eta aleman itxurakoa izan behar zuena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 45. orr.

Harrigarria benetan alemanez esatea alemanez ez dakizula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.

-Geldi Geldi -oihukatzen zuten SS-ek alemanez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 61. orr.

Banekien euskaraz ez ezik gaztelaniaz, galizieraz, katalanez eta seguru asko alemanez eta beste hizkuntza batzuetan ere argitaratuko zela.  Berria - Kultura   2006-01-15

Ada ondo moldatzen zen alemanez, eta esaldia errepikatu eta gero, erantsi zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Kantek alemanez pentsatzen zuen, eta alemanera itzuli zituen Hume eta Rousseau, hurrenez hurren ingelesez eta frantsesez pentsatzen zutenak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

Alemanez erantzuten genion guk.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Aldizkaria erdia alemanez, erdia yiddishez argitara genezake.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 104. orr.

Nor dabil hor?, entzun nuen gizaseme baten ahotsa, lehendabizi italieraz eta gero alemanez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 191. orr.

Hannak alemanezko esatari gisa lan egin zuen BBC-n.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Alemanezko adibide horrek bokal-harmoniaren beste ezaugarri garrantzizko bat aipatzeko aukera ematen digu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Jatorrizkoak ez du hitzaurrerik, alemanezkoak ere ez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.

Eta espainieraz eta aleman kaskarrez behin eta berriro erran zion Schenkerri berak bizi egin nahi zuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.

Aleman itxian hitz egin nion, ezer uler ez ziezadan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

-SSei buruzko erreportajea egiten ari naiz nire aldizkarirako -azaldu zien bere aleman mordoiloan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

8 artzain-txakur aleman

Txakurrak aztoratu egiten dira Lucy ikustean: dobermanak, artzain-txakur alemanak, ridgeback-ak, bull terrier-ak, rottweiler-ak. "Txakur zaindariak, guztiak" dio hark.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Artzain-txakur alemanetan handienak haginka egiten dio armari, ahotik bitsa dariola, amorratuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

9 behe aleman germanikoaren aldaera, batez ere ipar Alemanian, Herbeeretan eta hego Danimarkan mintzatzen dena.

Bresten hitz egiten den frantsesa eta Bretainiakoa den jatorrizko hizkuntza ezertan ez datoz bat; Berlin, non ia-ia goi alemana bakarrik entzuten baita, behe alemanaren barnean sartuko da eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

10 goi aleman

Antzinako goi alemanaren aldi osoan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.

Antzinako goi alemanez, lehen elementua ez zen aditz elementua, izen bat baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 179. orr.

Antzinako goi alemanezko idazkietan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 265. orr.

Horrelako bikoteak ditugu erdiko goi alemanez: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 197. orr.

11 judu aleman

Amodajtarrak zeuden, Belgradoko galtzerdi-saltzaile aberats batzuk alegia, Fiumeko zapatari bat, Zarako apaiz bat, dentista bat eta bi anaia judu alemaniar, bata dantza-irakaslea eta bestea filatelikoa, Bernardo eta Villi izenekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

Gero jarraian, beste bi pentsalari garrantzitsu, Simone Weilen ildo beretik datozenak gomendatzen dizkigu Azurmendi adiskideak: bat Hannah Arendt (1906-1975) judu aleman ikerlea, Totalitarismoaren Iturriak aztertu dituena, bestea Emmanuel Lévinas (1905-1975) pentsalari judu lituaniarra, Etika eta Infinitua idatzi duena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Trikinosi Moses Mendelssohn (1729-86) filosofo eta teologo judu aleman ospetsua zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 301. orr.

Judu aleman, zibil bortxatuak, gaitzetsiekin nahasiak, kabala bagoi lerro luze bati buruz pusatzen gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

12 karta aleman (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Karta alemana karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. Ustez, bere jatorria XIV. mendearen erdialdean omen dago. ETC-entziklopedia   Karta aleman, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adenauer alemana (3); aita alemana (3); aki aleman (7); aleman ardi (7); aleman ardi zakurrak (3); aleman armadak (4); aleman bat (27); aleman batek (16); aleman batekin (5); aleman baten (5); aleman bati (3); aleman batzuk (3); aleman edo (3); aleman eta (26); aleman eta frantses (5); aleman eta nederlanderazko (3); aleman haiek (6); aleman handi (3); aleman hartan (3); aleman hauek (3); aleman hil (3); aleman hura (4); aleman judu (3); aleman lehen (8); aleman lehen minixtroa (3); aleman lehen minixtroak (5); aleman modernoan (5); aleman onaren (3); aleman talde (3); alemana baita (3); alemana besterik (3); alemana besterik ez (3); alemana da (7); alemana edo (6); alemana eta (19); alemana eta frantsesa (3); alemana ez (8); alemana ez zen (3); alemana izan (4); alemana nintzela (3); alemana zela (3); alemana zen (7); alemanak bere (3); alemanak dira (3); alemanak ere (7); alemanak eta (13); alemanak ez (15); alemanak ez ziren (5); alemanak frantzian (4); alemanak frantzian sartu (4); alemanak izan (5); alemanak izugarri (3); alemanak sartu (3); alemanak ziren (5); alemanaren eta (5); alemanek egin (4); alemanek eta (8); alemanek ez (19); alemanek ez zuten (7); alemanek frantzia (3); alemanek harrapatu (4); alemanek preso (4); alemanen alde (9); alemanen artean (4); alemanen aurka (4); alemanen aurrean (4); alemanen denboran (6); alemanen eta (6); alemanen kontra (11); alemanentzako italierazko (3); alemanentzat auschwitz eta (4); apez alemanek (4); arduradun sagrario aleman (3); artzain aleman (4); baina alemana (4); batean alemana (3); beste aleman (5); bi aleman (6); da aleman (4); da alemanek (3); da alemanen (4); den aleman (3); dute aleman (3); edo aleman (6); erdi alemana (6); ere alemana (3); eta aleman (26); eta aleman haiek (3); eta alemana (13); eta alemanak (21); eta alemanak ez (4); eta alemanaren (5); eta alemanek (12); eta alemanek ez (3); eta alemanekin (3); eta alemanen (15); etxe aleman (3); ez zen aleman (4); frantsesa eta alemana (3); gazte aleman (4); hartan aleman (3); iñ idazle aleman (4); ingelesaren eta alemanaren (3); jokalari alemanak (4); judu aleman (3); kultura alemanaren (3); musika alemana (3); puru alemanaren (4); sagrario aleman (10); sagrario alemanek (3); soldadu aleman (8); soldadu alemanak (11); soldadu alemanen (3); zen aleman (8); zen alemanen (3); zigarro puru alemanaren (4); ziren aleman (3); ziren alemanak (6); zuen aleman (4); zuen alemanak (4); zuen alemanek (5); zuen alemanen (5); zure alemanak (3); zuten aleman (3); zuten alemanek (5)

alemanez ari (5); alemanez egiten (6); alemanez erantzun (3); alemanez ere (8); alemanez eta (9); alemanez hitz (15); alemanez hitz egiten (11); alemanez idazten (4); alemanez izan (3); alemanez mintzatu (5); antzinako alemanez (4); antzinako goi alemanez (4); batzuk alemanez (3); da alemanez (3); edo alemanez (3); eta alemanez (27); eta alemanezko (10); goi alemanez (7); ingelesez eta alemanez (6); ingelesezko eta alemanezko (3); nuen alemanez (4); zen alemanez (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus