Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aleluia (orobat alleluia) iz katolikoen liturgiako zenbait otoitzetan tartekatzen hitza; poztasunezko oihu hitza.

Berriro esan zuten: "Aleluia!  Elizen arteko biblia   Ap 19,3

Baina egiaren aldareko intsentsu mareagarri horrek ere ez nau "piztu da Ada, aleluia!" kantatzeko atakan jarriko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.

Eta aleluia zuri, Jauna!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 380. orr.

Eta, eskerren emaiteko, begiak zerurat jasoko dituzu, eta ilargia ere ezin beteago ikusiko duzu... eta bihotz-bihotzez erranen duzu aleluia eta aleluia!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

Guk goresten dugu Jauna, orain eta beti. Aleluia!  Elizen arteko biblia   Sal 115,18

Aleluia!, sendatua zela betiko, Aleluia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Ez alleluiarik kantatu Pazko aurretik, Garizuman eta Aste Santuan debekatuta zegonez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.

Aleluia, Aleluia, Aleluia! Israelen errege!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

· (ironiaz) Alergia, ale gorria, alegrantziazko arratsa, aleluia!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus