Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alelo 1 iz gen bat ager daitekeen era edo egitura.

Populazio polimorfo batean, hautespen naturalak egitura proteikoak faboratzen zituen, eta, beraz, gene-egiturak -"alelo" direlakoak-, ugalketarik oparoena ahalbidetzen baitzuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Aleloen arteko aldeei zor zitzaizkien espezie bakoitzean aurkituriko berezitasunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

APOEren laugarren aleloak arazoak eragiten ditu kolesterolaren funtzionamenduan.  Berria - Gaiak   2006-03-16

APOEren laugarren aleloa dutenek arrisku handiagoa dute Alzheimerra izateko.  Berria - Gaiak   2006-03-16

2 alelo azpirakor (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Alelo azpirakorra letra xehez (a, adibidez) idatzi ohi da, eta alelo gainartzailea, aldiz, letra larriz (A, esaterako). ETC-entziklopedia   Alelo, Wikipedia

Genetikan, atzeragurutzaketa organismo bat homozigotoa ala heterozigotoa den jakiteko erabiltzen den froga bat da. Horretarako, aztertu nahi den organismoa (genotipo ezezaguna duena) organismo homozigoto alelo azpirakor azpirakor batekin gurutzatzen da. ETC-entziklopedia   Atzeragurutzaketa, Wikipedia

Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo azpirakor baten bidez transmititzen da. ETC-entziklopedia   Daltonismo, Wikipedia

Aleloak gainartzaileak ala alelo azpirakorrak izan daitezke. Bi horietako zein den jakiteko, heterozigotoari so egin behar zaio: alelo gainartzailea da heterozigotoaren fenotipoan agertzen dena. ETC-entziklopedia   Heterozigoto, Wikipedia

3 alelo gainartzaile (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Kolore horia eragiten duen aleloa (A) alelo gainartzailea da, eta kolore berdea eragiten duena (a) alelo azpirakor azpirakorra. ETC-entziklopedia   Atzeragurutzaketa, Wikipedia

Genotipoa zelula, organismo edo banakako baten osaera genetikoa da. Gehienetan ezaugarri batez aritzeko erabiltzen da; esaterako, gizakian albinismoa eragiten duen geneak bi alelo ditu, A alelo gainartzailea eta a alelo azpirakorra, eta horien konbinaziotik hiru genotipo sortzen dira. ETC-entziklopedia   Genotipo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus