Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alegrantzia 1 iz alaitasuna, poza.

Ene bihotza ere bertze kanpai bat zen jada, bertzeekin batean jotzen ari zena, din-dan, din-dan, ene alegrantzia eta ene bizipoza adierazi nahi ziona mundu osoari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.

Alegrantzia eta irri gozoa zen guzien begitartean.  Herria   2001-04-12

Bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik [...]; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 267. orr.

Hamaika urteko haurra nintzen, ordea, eta jendearen alegrantziak ni ere kutsatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Ez zukeen esplikatzen ahalko nolaz kantua oldartzen zen malkoen artetik alegrantziako ezpata gisa, aita edo ama galdu berri zuten seme-alaben arimetarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

Baina hainbeste goxotasun eta alegrantziaren artean, ez nuen denborarik ukan ene barne-barneko kezkez oroitzeko eta zoramenaren zoramenez mundu irreal batean sartu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 171. orr.

Ondora hurbiltzen zaizkienei denbora, kuraia eta alegrantzia oparitzen dizkiete horiek.  Berria - Kultura   2004-07-23

Alegrantzia eta irri gozoa zen guzien begitartean.  Herria   2001-04-12

Elkarte horrek egin du bere ateratzea ekainaren ondarrean 100 bat zirela leku ederrak ikusi beti bezala alegrantzian eguna pasatu dute.  Herria   2001-07-26

Egun ederra pasatu dute alegrantzian.  Herria   2003-05-22

Haradino heltzeko eskaintza guk egin-eta, haur baten alegrantzian eman zigun bere baia, eta nola etzuen han xoratua agertu bere burua!  Herria   2001-10-11

Munduko bertze hegal batzuetan alegrantzietan direlarik Amerika hola hunkiturik, oihuka diotela: Allah Jainkoa handia da! Ez ote da Jainko bera? Guk ikasia dugu bizkitartean Bat baizik ez dela.  Herria   2001-10-04

Ordea, urduritasun hark gehiago zuen alegrantziatik kezkatik baino, zinez bainengoen bozkarioz gainezka, neure lehen itsasaldi haren aitzinean!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Orduan, erromesek, alegrantziaz, eskerrak bihurtzen zituzten arrosarioa erranez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 221. orr.

1954ean sortuek ospatu dituzte alegrantziaz beren 50 urteak.  Herria   2004-11-11

Gora Nafarroa, eta gora Urbiaingo jauna! Eta neuri, alegrantziaren alegrantziaz, nigarra jauzi zitzaidaan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 25. orr.

Duela hiruetan hogoi urte maiatzaren zortzian gertatu zen alegrantziazko urte burua ospatu dugu ahalik eta hobekienik.  Herria   2005-05-19

Baina, orain bahoa edo bihar bahoa, gure adioa alegrantziazkoa izan ledin nahi nikek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 441. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikustekoa da ordea nola, jolas alaietan, alegrantzia laño eta egiazko baten irudia eskaintzen duen!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Gorroto zutenek ere alegrantzia handia hartu zuten, noizbait -ez nahi bezain arin baina- iritsia zelako agure hura gehiago pairatu beharko ez zuten eguna, ez han ez beste ezein espetxetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 253. orr.

Alegrantzia handiz hartu dituzue lehen tantak, aspalditik irrikaturikoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 155. orr.

Espaloietan jendeak bandera amerikarrak harrotzen zituen alegrantziarik handienean, batzuek beren etxe-goretako leihoetarik konfetiak aurtikitzen zituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.

Denbora batean, Odesan, gazte hura, alegrantzia iraingarri harekin danba sartu ez bazen printzearen gelan, nire aita hark aitormena emango zidan erraz asko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 102. orr.

Horra zer bihotzeko alegrantziarekin emaiten zuen bere bizia.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 210. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina, hiltzearen mahuma zeruan zirurika ibiltzen zela zirudien, saia hegalari: bizi-alegrantzia muskilen itotzaile.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alegrantzia eta (4); alegrantzia handia (3); alegrantziaren alegrantziaz (3); alegrantziarik handienean (3); ene alegrantzia (5); eta alegrantzia (7); solas eta alegrantzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus